Ekonomia -

ARRANTZA

Lau euskal atunontzi Senegalen geldirik daude, arrantza egin ezinda

Getariako bat, Hondarribiko beste bat eta Bermeoko bi dira. Senegalgo Gobernuak Europar Batasunarekin duen akordioa hautsi du, eta arrantzarako baimena ukatu die. Urte hasieratik daude Dakarko portuan geldirik, eta, haiekin batera, baita bost arrantzale ere.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Senegalgo Gobernuak Europar Batasunarekin zuen akordioa hautsi du, eta arrantzarako baimena ukatu die lau euskal atunontziri. Hori dela eta, Dakarko portuan geldirik daude urte hasieratik, arrantza egin ezinda. Getariako eta Hondarribiko ontzi bana eta Bermeoko bi dira. Halaber, bost arrantzale ere lehorrean daude.

Atzo kaleratutako ohar batean, Cepesca armadoreen patronalak Dakarko portuan geldirik dauden ontzien "babesgabetasuna" salatu zuen. Izan ere, arrantza egitera atera ezin direnez, irabazirik ez badute ere, soldatak eta portuko gastuak ordaindu behar dituzte. 

Era berean, armadoreek Europako Batzordeari eskatu diote hirugarren herrialde batean lan egiten duten Europako arrantzaleen interesak defendatzeko, kasu honetan bezala, herrialde batek arrantza akordioa urratzen duenean.

2019ko uztailean, Senegalgo Gobernuak bost urterako akordioa sinatu zuen, eta trukean 1,7 milioi euro jasotzen ditu urtean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrikako berriak Bermeo Batasun europarra Hondarribia bideoak Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Getaria Arrantza kanpaina azken ordukoa