Ekonomia -

Finantza erreforma

Bankuek % 10 ordaindu beharko diote Estatuari diru-laguntzengatik

Luis de Guindos Ekonomia ministroak zehaztu duenez, Espainiako bankuek 30.000 milioi euro gehiago mobilizatu beharko dituzte Gobernuaren eskaerak betetzeko.

Soraya Saenz de Santamaria Ministroen Konsteiluaren osteko prentsaurrekoan. Efe.
Erreformak, Espainian | Bankuek Estatuari ordaindu beharko diote
Beste finantza erreforma bat onartu du Ministroen kontseiluak

00:47

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bankuen funts-hornidura gogortzen eta bankuentzako itzuli beharrik gabeko laguntzak bertan behera uzten duen beste finantza erreforma bat onartu du gaur Ministroen kontseiluak. Hala ere, % 10eko interes-tasako laguntzak emango dituztela onartu dute.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordearen hitzetan, Gobernuak "beharrezkoak diren neurriak hartuko" ditu, finantza sistemaren"sinesgarritasuna eta konfiantza" berriz ezartzeko.

Merkatuen gardentasuna sustatzeko, Gobernuak Ekonomia Ministerioari bi tasatzaile independente izendatzeko eskatu dio, Espainiako bankuek duten higiezinen kopurua aztertzeko.

30.000 milioi gehiago

Saenz de Santamariak azaldu duenez, erreforma berriarekin bankuek beren ekonomiaren onbideratzea handitu beharko dute, eta horrek kredituak berriro ematea ekarriko du; halaber, "etxebizitzen bidezko salneurria" ezartzen lagunduko duela esan du presidenteordeak.

Luis de Guindos Ekonomia ministroak zehaztu duenez, Espainiako bankuek 30.000 milioi euro gehiago mobilizatu beharko dituzte Gobernuaren eskaerak betetzeko.

Zerga delituak

Era berean, Kode Penala aldatzea onartu dute zerga delituei aurre egiteko; orain arteko 5 urteko kartzela zigorra 6 urtera luzatu dute zerga delituentzat.

Halaber, arau-hauste larrienen preskripzio epea 5 urtetik 10 urtera luzatu dute.

Soraya Saenz de Santamariaren hitzetan, Kode Penalaren erreforma "sakona" egin dute, baliabide publikoen kudeaketa txarrari, zerga iruzurrari eta lan iruzurrari aurre egiteko.

Alokairuen Legea

Bestalde, Sustapen Ministerioak hiri-alokairuen eta prozedura zibilaren legeak moldatzeko aurreproiektu Legea aurkeztu du, alokatzeko etxebizitzen merkatua dinamizatzeko.

Era berean, neurri horiek hiri-alokairuen segurtasun juridikoa malgutuko eta hobetuko dutela esan du, Espainiako alokairuen merkatua sustatzeko; izan ere, Europako beste herrialdeetan baino zabaltasun murritzagoa dauka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea