Ekonomia -
2012 amaitu aurretik
Banketxeek aktibo kutsakorrak eskualdatu beharko dituzte
Kudeaketan adituak diren elkarteei eman beharko dizkiete eta horiek beharrezko ekarpenak egin ahal izango dituzte.
Erredakzioa
Banketxeek aktibo kutsakorrak, higiezinekin lotutakoak, kudeaketan adituak diren elkarteei eman beharko dizkiete 2012 amaitu aurretik eta elkarte horiek beharrezko ekarpenak egin ahal izango dituzte.
Gobernuak neurri horixe aholkatu izan die banketxeei azkenaldian, baina erret dekretuaren zirriborroan agertzen denez, gutxi barru ez da aholkua izango eta neurri hori hartzera behartuko dituzte banketxeak.
Onura gisa, bankuek laguntza jaso ahal izango dute elkarte berrian bazkiderik badute.
Elkarte berri horrek aktibo toxiko guztiak bereganatuko ditu, baina 'osasuntsuak' ere hartu beharko ditu arazoak ematen hasten direnean.
Orotara, 180.000 milioi euroko aktibo toxikoak daude Espainian higiezinen sektorean.