Ekonomia -
Ekonomia atzeraldian
Espainiak ez du defizitaren helburua aurten lortuko
Datorren urtean ere ez du beteko; aurten BPGren % 6,4koa izango da eta datorren urtean hamarren bat gutxiagokoa, Europar Batzordeak jakinarazi duenez.
Erredakzioa
Espainiak BPGren % 6,4ko defizita izango du aurten eta % 6,3koa 2013an, Europar Batzordeak eskuartean dituen eta gaur, ostirala, jakinarazi dituen datuen arabera; hortaz, Gobernuak ez ditu defizitaren helburuak beteko (aurten % 5,3koa izan beharko luke eta % 3koa datorren urtean).
Batzordeak aurrikusi duenez, Espainiako ekonomiak % 1,8 egingo du atzera aurten eta 2013 atzeraldian jarraituko du, BPG % 0,3 atzera egingo duenean. Hala ere, Batzordeak ez ditu autonomia erkidegoek hartuko dituzten neurriak kontuan hartu.
Batzordearen aurreikuspen berriek aurreko otsailean irudikatutakoa txartzen dute; orduan, aurten Espainiako ekonomiak % 1 atzera egingo zuela iragarri zuen eta Espainiako Gobernuak egindako aurreikuspenen atzekoak dira, atzerakada % 1,7koa izango zela iragarri baitzuen.
Nazioarteko Diru Funtsak (NDF), bestalde, Batzordea baino baikorrago egin zituen aurreikuspenak, apirilean iragarri zuen-eta Espainiak defizita % 6an izango zuela aurten eta % 5.7an datorren urtean. Halaber, Batzordearekin adostu zuen % 3ko defizita lortuko ez duela oharatarazi zuen.
Espainiak BPGren % 6,4ko defizita izango du aurten eta % 6,3koa 2013an, Europar Batzordeak eskuartean dituen eta gaur, ostirala, jakinarazi dituen datuen arabera; hortaz, Gobernuak ez ditu defizitaren helburuak beteko (aurten % 5,3koa izan beharko luke eta % 3koa datorren urtean). Batzordeak aurrikusi duenez, Espainiako ekonomiak % 1,8 egingo du atzera aurten eta 2013 atzeraldian jarraituko du, BPG % 0,3 atzera egingo duenean. Hala ere, Batzordeak ez ditu autonomia erkidegoek hartuko dituzten neurriak kontuan hartu. Batzordearen aurreikuspen berriek aurreko otsailean irudikatutakoa txartzen dute; orduan, aurten Espainiako ekonomiak % 1 atzera egingo zuela iragarri zuen eta Espainiako Gobernuak egindako aurreikuspenen atzekoak dira, atzerakada % 1,7koa izango zela iragarri baitzuen.Nazioarteko Diru Funtsak (NDF), bestalde, Batzordea baino baikorrago egin zituen aurreikuspenak, apirilean iragarri zuen-eta Espainiak defizita % 6an izango zuela aurten eta % 5.7an datorren urtean. Halaber, Batzordearekin adostu zuen % 3ko defizita lortuko ez duela oharatarazi zuen.