Ekonomia -

Ministro Kontseilua

PPren Gobernuak bigarrenez erreformatuko du gaur finantzen sektorea

Bankiaren nazionalizazio polemikoaren ostean etorriko da erreforma.

Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. EFE
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. EFE
Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak berriz ere erreformatuko du gaur finantzen sektorea, bankuen higiezinen hornikuntza zorroztea eta aktibo toxikoak kanpo-elkarteetan alboratu ahal izatea helburu.

Exekutiboa azken ordua arte izan da Ministro Kontseiluak onartuko duen errege dekretua prestatzen.

Hain zuzen ere, PPren Gobernuaren bigarren erreforma izango da sektorean, eta laugarrena krisia hasi zenetik.

Erreforma honekin, bankuak behartuta izango dira higiezinen hornikuntzan 32.000 milioi euroko esfortzua egitera. Ondorioz, hainbat erakunde zenbaki gorritan sartuko dira, eta aktiboak saldu edota bat-egiteak adostu beharko dituzte.

Gaurtik aurrera, gainera, zorroztu egingo dira higiezinen aktibo 'osasuntsuak'. Guztira 140.000 milioi euro dira Espainian.

Mahai gainean dauden aukeren artean, hornikuntzak % 7tik % 30era igotzea. Horren ondorioz, bankuek 32.000 milioi euro ordaindu beharko lituzkete 1-2 urteko epean.

'Saneamendu' horiek ezarri eta gero, bankuek balantzeetatik atera ahal izango dituzte ondasun higiezinak, kanpo elkarteetara eramateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea