Ekonomia -

Bilera

Euskadi eta Nafarroa, Justizia tasen kontra

Kataluniak, gainera, helegitea aurkeztu lezake. Alberto Ruiz Gallardon ministroa erkidegoetako Justizia ordezkariekin bildu da astelehen honetan.

Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroa. EFE
Euskadi eta Nafarroa, Justizia tasen kontra
Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Doako justiziari lotutako tasak ezartzearen kontra agertu dira astelehen honetan Euskadi eta Nafarroa, Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroarekin eta erkidegoetako ordezkariekin egin duten bileraren ondoren.

Proiektuaren inguruko txostena eskuratu arte balorazioa zehatzik egiteko aukera ez duen arren, Eusko Jaurlaritza tasa horiekin bat ez datorrela esan du Idoia Mendia Justizia sailburuak hitzordua bukatu ondoren komunikabide aurrean egin dituen adierazpenetan. Edonola ere, Mendiak gogoratu du Kontzertu Ekonomikoa dela-eta EAEren egoera berezia dela, Euskadik doako justiziaren kostua Estatuari itzultzen diolako.

Roberto Jimenez Nafarroako Gobernuko ordezkariaren hitzetan, neurriak Justiziaren unibertsaltasunaren kontra egiten du.

Kataluniak helegitea jarri lezake

Pilar Fernandez Bozal Kataluniako Justizia kontseilariaren ustez, tasen legeak ''kontraesanak'' ditu. Neurria martxan jarriko duten ala ez galdetuta, Fernandez Bozalek esan du ''Estatu mailako legea delako'' egingo luketela. Hala ere, egoki ikusten ez badute, helegitea jartzeko erabakia hartu dezaketela gogoratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea