Ekonomia -
Irungo Ogasuneko iruzurra
Bravorekin 'zorrak kitatzeko' negoziatu zutela onartu dute bi lekukok
Epaiketaren zortzigarren saioan "zorrak kitatzea" Bravorekin berarekin negoziatu zutela onartu dute bi lekukok.
Erredakzioa
Irungo Ogasuneko ustezko iruzurraren epaiketan deklaratu duten zazpi lekukotik bik, akusatuarekin, Jose Maria Bravorekin, "zorrak kitatzea" negoziatu zutela onartu dute.
Epaiketaren zortzigarren saioan zazpi lagunek deklaratu dute, eta horietako batek, 300.000 pezetako zorra zuzenean eta eskudirutan ordaindu zuela esan du.
Akusatuak ustez hartu zuen dirua, eskudirutan eta txeke bitartez egindako ordainketak ziren, batzuetan zordunek Bravoren gomendioak jarraituz egindakoak, beste batzuetan, eurek nahi zutelako.
Deklaratu duen azken lekukoak, Ogasunari 20 milioi pezeta zor zizkion (10 zor nagusitik eta bestea interesengatik) eta zorra kitatzeko akordio batera iritsi zirela onartu du. Gainera, diru guztia itzuli zuela esan du. Kopuru horren erdia banketxeko mailegu batekin lortu zuen, eta eskudirutan eman zion Mariano Bravori, aitaren abokatuari. Hasiera batean inputatu egin zuten azken hau ere, baina hiru egun beranduago auzitik at utzi zuten.