Ekonomia -

Adeccoren txostena

Sortutako lau lanpostutik hiru kualifikazio handikoak izan dira EAEn azken urtean

Adeccoren azken txostenaren arabera, kualifikazio handiko 27.400 enplegu sortu dira 2021ean. Laneko ezbehar-tasari dagokionez, honek gora egin du, baina Espainiako Estatuko batez bestekoa baino zertxobait gutxiago.

Emakume bat ingeniaritza batean lanean. Artxiboko argazkia: Pexels
Emakume bat ingeniaritza batean lanean. Artxiboko argazkia: Pexels
Emakume bat ingeniaritza batean lanean. Artxiboko argazkia: Pexels

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gora egin du Euskadin kualifikazio handiko enpleguen kopuruan, Adecco giza baliabideen kudeaketan munduko liderrak argitara eman dituen azken datuen arabera. Hala, 2021ean zehar EAEn sortutako lau enplegutik hiru goi-mailako kualifikaziokoak izan dira. Horien proportzioa % 1,8 puntu hazi da, eta Errioxaren atzetik gehien hazi den autonomia erkidegoa da.

Adecco Group Institutek, Adecco Taldearen baitan dagoen ikasketa eta dibulgazio zentroak, txosten berri bat plazatu du ostegun honetan, eta EAEen enpleguaren segurtasuna eta garapen profesionalerako aukerak izan ditu ardatz oraingoan. Datuek ondorioztatu dutenez, kualifikazio ertaineko edo baxuko 9.500 lanpostu sortu dira (urtetik urtera % 1,7 gehiago), eta goi-mailako kualifikaziokoak, berriz, 27.400 izan dira (% 7,7 gehiago).

Javier Blasco Adecco Group Instituteko zuzendariaren ustez, "albiste ona da ekonomiaren eta enpleguaren susperraldiak etengabeko prestakuntzaren eta pertsonen birkualifikazioaren aldeko apustu irmoa eskatzen duen une honetan".

Lan-ezbeharrei dagokienez, berriz, kopuruak gora egin du Euskal Autonomia Erkidegoan, baina Espainiako Estatuko batez bestekoa baino zertxobait gutxiago. % 13,6 igo da urtebetean, 10.000 landuneko 75 istripuraino.

Iraupen luzeko langabeak, bestalde, 24.200 dira Euskadin, langabe guztien % 26,9, eta Espainiako Estatuan, berriz, Europa osoan dauden iraupen luzeko langabeen (912.000 pertsona) % 30.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak