Ekonomia -

Ministroen Kontseilua

Gobernuak BEZ eta zerga bereziak igo egingo ditu 2013an

Horrez gain, Exekutiboaren aurreikuspenen arabera, ekonomia % 0,2 haziko da datorren urtean eta langabezia % 24,2ra jaitsiko da. Aurretiko erretiroaren baldintzak ere zorroztu dituzte.

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren bozeramailea. Argazkia: Efe
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuaren bozeramailea.
Espainiako Gobernuak BEZa eta zerga bereziak igo egingo ditu

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BEZ eta zerga bereziak 2013an igoko dituztela iragarri du Luis de Guindos Ekonomia eta Lehiakortasun ministroak. Helburua, beste 8.000 milioi aurreztea da.

Ministroak ez du azaldu ea 8.000 milioi horietatik zenbat ateratko dituzte BEZ igota eta zenbat igoko duten zerga hori. Igoera datorren urteko Aurrekontu Orokorretan sartuko dutela da azaldu duen gauza bakarra.

Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, De Guindosek esan du datorren urtean kontsumoari egindako presio fiskala handitzeko momentu egokia dela, orduan ekonomia haztea espero dutelako.

BPG hazi egingo da

Bestalde, De Guindosek ere esan du du Espainiako ekonomia % 0,2 haziko dela 2013an, eta langabezia % 24,2ra jaitsiko dela. Hori jaso dute Ministroen Kontseiluak onartu berri duen 2012-2015 Egonkortasun Programan.

Gainera, Gobernuak aurreikusi du administrazio publikoen aurrekontuak 2016an orekatuko direla, 2014an defizita % 2,2ra eta 2015ean % 1,1era murriztuta.

Aurretiko erretiroak zorroztu

Beste erebaki bat langile zaharrenen aurretiko erretiroaren baldintzak zorroztea izan da. Horretarako, onurak eta 100 langiletik gora dituzten enpresek Gizarte Segurantzari ordaindu egin beharko dio 50 urte baino gehiago ditzuten langileak talde-kaleratzeetan sartu nahi dituztenean. Horrela agertzen da azalduta Gizarte Segurantza eta lan-iruzurraren aurka borrokatzeko planan. Plan hori 2013an sartuko da indarrean eta aipatutako iruzur motarekin lotutako delituek 5 ella 10 urte arteko preskripzio-epea izango dute, Zigor Kodean bertan egindako aldaketari jarraituta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea