Ekonomia -

GARRAIOLARIEN GREBA

Jon Altuna: "Ezinbestekoa da tarifak berrikustea garraioak prezio duina izan dezan"

Jaurlaritzarekin berriro biltzeko aukeraren inguruan, momentuz ez daukatela hitzordurik esan du Hiruko kideak. "Denbora pixka bat eskatu ziguten eta zain egongo gara", adierazi du.

Jon Altuna Hiru Euskal Herriko Garraiolarien sindikatuko kidea
Jon Altuna Hiru Euskal Herriko Garraiolarien sindikatuko kidea
Jon Altuna Hiru Euskal Herriko Garraiolarien sindikatuko kidea

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jon Altuna Hiru Euskal Herriko Garraiolarien sindikatuko kideak azaldu duenez, gasolioaren prezioak areagotu egin du arazoa, "baina berau ez da arazo nagusia". Gaineratu du berdin diola erregaiak zer prezio duen, tarifak berrikustea dela benetan axola diona.

Jaurlaritzarekin berriro biltzeko aukeraren inguruan, momentuz ez daukatela hitzordurik esan du Hiruko kideak. "Denbora pixka bat eskatu ziguten eta zain egongo gara", adierazi du.

Hiruko kidearen hitzetan, gaur-gaurkoz dauden baldintzetan, kamioilari askok ezin du kamioia martxan jarri eta lan egin. Hori dela eta, garraio duina eskatzeko, gaur arratsaldean protesta egingo dutela jakinarazi du Altunak. Kamioikada Olaberrian abiatu eta Irunera joango da.

Sindikatuak grebari eustea erabaki zuen, "gehiengo zabalarekin", atzo Altsasun egindako batzar orokorrean. "Gutxieneko batzuk lortu arte jarraituko dugu borrokan, garraiolari bakar batek ere ez dezan lanik egin baldintza prekarioetan, ez eta kostuen azpitik ere", ohartarazi dute Hirutik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gipuzkoako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza albisteak Grebak albisteak EAE albisteak Gizartea Ekonomia 2024 Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Sindikatuak Lan gatazkak azken ordukoa Kamioientzako bidesariak