Ekonomia -

GARRAIOLARIEN GREBA

Hiruk batzar orokorra egingo du igandean bere afiliatuekin, grebarekin jarraitu ala ez erabakitzeko

Sindikatuko zuzendaritzak bilera egin du ostiral honetan Langraiz Okan, iganderako proposamen bat adosteko. Ordura arte euskal garraiolarien grebak jarraituko du.

Hiru sindikatuak deitutako kamioi karabana. Artxiboko argazkia: EFE
Hiru sindikatuak deitutako kamioi karabana
Lortutako akordioa ez da nahikoa Hiru sindikatuarentzat eta igandean erabakiko dute grebarekin jarraitu ala ez

1:56

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru Euskal Herriko Garraiolarien sindikatuak ezohiko batzar orokorrera deitu ditu bere afiliatuak datorren igandean, garraioaren grebarekin jarraituko duten erabakitzeko.

Sindikatuko zuzendaritzak bilera egin du ostiral honetan Langraiz Okan, igandean afiliatuei aurkeztuko dieten proposamena adosteko. Ordura arte euskal garraiolarien grebak jarraituko du.

Sindikatuko zuzendaritzak garraiolari autonomoarekiko "errespetu falta" salatu du. Era berean, greba mugagabea egitera "behartu" dituztela esan du, erakundeek "gutxieneko arreta" eman diezaieten.

Uste dute Espainiako Gobernuak bart goizaldean onartutako puntuak ez direla nahikoak, eta salatu dute "enpresa handien interesak saritzen dituztela, enpresa bakoitzeko 400.000 euroraino ematearekin. Era berean, enpresa handi horiei egozten diete "garraiolari autonomoaren egoera kaskarraren errua".

Era berean, azpimarratu dute zenbait puntu ez direla zehaztu akordioan, hala nola garraioa azpikontratatzea edo garraioan kostuaren azpitik zerbitzuak ematea.

Beste erreklamazio "historiko" batzuk, hala nola 60 urterekin erretiroa hartza edo sektoreko gaixotasun profesionalak aitortzea, "ez dira ezta jorratu ere egin".

Beraz, sektoreko solaskideek, Batzorde Nazionalak eta ordezkari ofizialek, "ez dituztela garraiolari autonomoen interesak ordezkatzen eta defendatzen" adierazi dute. "Ez dute jakin kalean eskatutakoa jasotzen, eta alde handia dago elkarte horien eta garraiolari autonomoen artean", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Grebak albisteak EAE albisteak Lana berriak Espainiako Gobernua Ekonomia Eguneko albisteak Eguneko albisteak Euskal sindikatuak Lan gatazkak azken ordukoa