Ekonomia -
Urteko minimoa
Espainiako burtsak % 2,76 behera egin du
Ibex 35ek urteko seigarren beherakada eta urteko beste minimo bat izan du. Arrisku saria 434 puntuko mailan kokatu da.
Erredakzioa
Espainiako burtsak % 2,76 behera egin du, urteko beste minimo bat jasan du 6.846 puntuko mailaraino jaitsiz. Frantziako eta Herbereetako zorren gaineko espekulatzaileen erasoak eragina izan du Ibex 35aren emaitzetan. Europako burtsek, halaber, emaitza kaskarrak izan dituzte.
Arrisku saria 434 puntuko mailan kokatu da, eta Ibex 35ek 194 puntu galdu ditu, 2009ko martxoan izandako mailara hurbildu da. Urteko galerak % 20,08koak dira.
Ibex 35eko balio handi guztiek behera egin dute: Repsolek, % 5,97; Iberdrolak, % 2,78; Telefonicak, % 2,76; BBVAk, % 1,92; eta Santanderrek, % 1,54.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea