Ekonomia -

Pilotuen greba

Loiu eta Madril arteko 12 hegaldi bertan behera, Iberiako grebagatik

Pilotuen sindikatuak uztailaren 20 arte astelehenero eta ostiralero deitu dituen greben baitan kokatzen da gaurko protesta eguna ere.

Loiu eta Madril arteko 12 hegaldi bertan behera, Iberiako grebagatik. Argazkia: Efe
Loiu eta Madril arteko 12 hegaldi bertan behera, Iberiako grebagatik.
Loiu eta Madril arteko 12 hegaldi bertan behera, Iberiako grebagatik. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iberiak bertan behera utzi ditu Loiu eta Madril arteko hamabi hegaldi Sepla pilotuen sindikatuak apirilaren 9tik uztailaren 20ra astelehenero eta ostiralero deitu dituen grebak direla eta.

Estatu osoan 138 hegaldiri eragingo die grebak. Bilboko aireportuan Madrila zihoazen 7:15, 9:50, 12:15, 15:40, 19:50 eta 21:40eko hegaldiak lurrean geratu dira; kontrako noranzkoan, berriz, 6:55, 8:05, 10:25, 13:50, 18:05 eta 19:55eko hegaldiei eragin die grebak.

Manuel Pimentel ministro ohiak gatazka konpontzeko egin zituen bitartekaritza lanek porrot egin ostean, Sepla pilotuen sindikatuak 30 greba egun deitu zituen (apirilaren 9tik uztailaren 20ra, astelehenero eta ostiralero) hegaldi merkeak eskaintzen dituen filiala sortu dela kritikatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea