Ekonomia -

KRISIA

Gasteizko Mercedes lantegiak hiru egunetan baino ez du lan egingo aste honetan

Astelehenean eta asteartean ekoizpena geldirik egongo da. Hornikuntza-katea egoera kritikoan dago, eta hori dela medio, iragan astean ere jarduera geldirik egon zen Gasteizko lantegian; izan ere, ez daude erdieroaleak eskuragarri merkatuan.

EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia
EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia
EITB Mediaren bideo batetik hartutako irudia

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mercedes-Benz konpainiaren Gasteizko lantegiak hiru egunetan baino ez du lan egingo aste honetan erdieroaleen hornidura faltagatik. Langileek asteazkenean ekingo diote berriro ekoizpenari. Iragan astean, lantegian ez zen lanik egin.

Enpresaren zuzendaritzak aurreko ostegunean langileen ordezkaritzari jakinarazi zionez, gaur eta bihar ekoizpena etengo da material faltagatik. Hiru ekoizpen-txandetako jarduerari asteazkenean ekingo zaio berriro, eta, beraz, hiru egunetan bakarrik egingo da lan aste honetan.

Hornikuntza-katea egoera kritikoan dago, eta, hori dela eta, pasa den astean ere jarduera geldirik egon zen Gasteizko lantegian; izan ere, merkatuan ez dago erdieroalerik eskuragarri.

Beraz, enpresako zuzendaritzak martxoaren 12an, 19an eta 26an (larunbatak) lan egiteko aukera aurreikusi zuen arren galdutako ekoizpena berreskuratzeko, lehenengo larunbat horretan behintzat ez da lanik egingo.

Erdieroaleen hornidurarik ezak ekoizpenean hainbat geldialdi eragin zizkion iaz Euskadiko enpresa handienari. Geldialdi garrantzitsuena urte amaieran izan zen, abenduaren 17tik urtarrilaren 3ra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Lana Ekonomia Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Mercedes Benz Enpresaburuak Industria Automobilgintza