Ekonomia -

Igorren

Negarrako langileak, mugagabeko greban 59 langile kaleratzearen aurka

Lan erreformari helduta kaleratze espedientea aurkeztu duen Euskadiko "lehen enpresa handia" da.

Negarra enpresa. EITB
Negarra enpresa. EITB
Negarra enpresa. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Negarra Bizkaiko enpresako langileak mugagabeko greban hasi dira zuzendaritzak aurkeztu duen kaleratze espedientearen aurka.

Grebaren jarraipena "ia erabatekoa" izaten ari dela adierazi dute CCOO sindikatuko iturriek.

Tximinia eta galdara elektrikoak egiten dituen enpresa honek 117 langile ditu, eta 59 kaleratu nahi dituzte. Langileek kaleratze espedientea kentzeko eskatu dute eta irtenbide bat bilatzeko "negoziazio prozesua" exijitu dute.

CCOOk salatu duenez, Negarra lan erreformari helduta kaleratze espedientea aurkeztu duen Euskadiko "lehen enpresa handia" da.

Kaltetuen artean, 54 urteko langileak eta enpresan 35 urte lanean eman dituztenak ere badaude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea