Ekonomia -
Gipuzkoa
Hondarribiko aireportuak Londreserako hegaldi berria izango du uda honetan
British Airwaysek, CityFlyer filialaren bidez, London Cityko aireportuarekin lan egingo du. Programazioa uztailaren 8ko astean hasi eta iraileko lehen astean amaituko da, eta astean bi hegaldi izango ditu ostiraletan eta astelehenetan.
AGENRZIAK | EITB MEDIA
Hondarribiko aireportuak hegaldi berri bat izango du Londresera uda honetan, eta, horrela, konexioak zabalduko ditu, Ortzibia Donostiako Aireportua Sustatzeko Sozietateak jakinarazi duenez.
British Airways konpainiak, CityFlyer filialaren bidez, London Cityko aireportuarekin lan egingo du. Programazioa uztailaren 8ko astean hasi eta iraileko lehen astean amaituko da, eta astean bi hegaldi izango ditu ostiraletan eta astelehenetan. Erabiliko den aireontzia Enbraer 190 bat izango da, 98 plazarekin.
Ortzibiak gogorarazi du konexio hori 2020ko udan programatu zela, baina pandemiaren egoerak hori gauzatzea eragotzi zuela. Urte hauetan Ortzibiaren eta CityFlyerren arteko etengabeko lanaren ondoren, "2022an azkenean operatiboa izango da".
Operazioak Gipuzkoako aireportuari nazioarteko konexio bat gehitzen dio, azken urtean hegaldiak nabarmen zabaltzea lortu duena; izan ere, Madril eta Bartzelonako ibilbide historikoei Mallorca, Menorca, Kanariak eta duela gutxi Sevilla eta Malagarekin iragarritakoak gehitu zaizkie.