Ekonomia -
Murrizketak
Errege Etxeak soldata handienak jaistea aztertuko du
Ez da baztertzen soldata murrizketak Errege Sendiko kideei ere egitea.
Erredakzioa
Errege Etxeak soldata handienak jaistea aztertuko du, Estatuko Aurrekontu Orokorretan aurrez ikusitako 170.000 euroko murrizketa aurrezteko. Halaber, protokolo eta ordezkaritza gastuak ere jaistea aztertuko du.
Hedabideekin egindako topaketa informatibo batean, Errege Etxearen iturriek azaldu dute balizko soldata murrizketak goi zuzendaritzako hiru kideei eta zortzi zuzendari nagusiei egingo dizkietela seguru aski, baina ez dute baztertu Errege Sendiko kideei ere egitea.
Kazetariek galdetuta, iturriek ez dute baieztatu nahi izan erregeari eta printzeari ere soldata murriztuko dieten, ezta Cristina infanta ekitaldi ofizialetan ez izateak murrizketotan eraginik izango duen ere.