Ekonomia -

Akordioa

Haizea Wind Group enpresak Bilboko Portuko lantegia handituko du, eta 350 lanpostu sortuko ditu

Haizea Bilbaok inoiz sinatu duen kontratu garrantzitsuena da. Horretarako, instalazioak handituko ditu, eta ekoizpena bikoiztuko du.

Bilboko Portua
Bilboko Portua
Bilboko Portua

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Dorre eoliko ekoizleen artean mundu mailan liderra den Haizea Wind Group enpresak akordioa hitzartu du Ørsted konpainiarekin. Merkatu eolikoan itsas esparruan eskarmentu handia du Ørsted enpresak. Akordio horri esker, Haizea Bilbaok monopiloteak ekoitziko ditu Bilboko Portuan. Haizea Bilbaok inoiz sinatu duen kontratu garrantzitsuena da. Horretarako, instalazioak handitu, eta ekoizteko gaitasuna bikoiztu egingo du.

Gaur egun, 48.800 metro karratuko lantegia du Haizea Bilbaok bertan, eta 400 beharginek egiten dute lan. Ørstedekin sinatutako akordioak, baina, fabrika 100.000 metro karraturaino handitzea ekarriko du. Hala, egun dituen hiru pabiloien ondoan beste bi eraikiko dituzte, eta biltegiratze eremua handituko dute. Guztira, 350 lanpostu sortuko dituzte.

Inbertsio garrantzitsua du proiektu horrek atzean. Hitzarmen horrekin 700 milioi euroko lan-karga beteko du hurrengo lau urteetan.

Erreferentziazko ekoizlea Europan

Altzairuzko egitura handiak dira monopiloteak. Itsas ohantzean haize-sorgailuak jartzeko balio dute. Zimendu lehiakorrenak dira, eta itsas parke eolikoen % 80k dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Santurtzi Bizkaia Lana berriak Bilboko Portua Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak Energia berriztagarriak Energia iturriak gaur