Ekonomia -
Zerga amnistia
Mendiak 'bidegabetzat eta arriskutsutzat' jo du zerga amnistia
Mendiaren hitzetan, planteamendu horrek Konstituzioak jasotzen dituen berdintasun eta justizia printzipioak "urratzen" ditu.
Erredakzioa
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, Mariano Rajoyren Gobernuak ezarritako zerga amnistia "bidegabea da eta arriskutsua"; izan ere, iruzur egiten dutenei zergak ez ordaintzeko aukera ematen die.
Mendiak Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan egin ditu adierazpen horiek.
Gobernuak onartutako neurriaren arabera, paradisu fiskaletan dirutzak dituztenek Espainian deklaratu ahal izango dute dirua_ % 10eko zerga bakarrik ordainduta.
Mendiaren ustez, neurriak "mezu arriskutsua" helarazten du; izan ere, pertsona batek bere ondasunak ez deklaratzea eta, zergak ordaintzeko, mota honetako neurriren bat izan arte itxarotea erabaki dezake.
Halaber, zerga amnistiaren bidez bildutakoa diru-sarreratzat hartu ezin daitekeela esan du, Gobernuak ez baitaki zenbat diru jasoko duen.