Ekonomia -

Misio komertziala

Lehendakariaren Indiako misio komertzialean 95 enpresa egongo dira

Denera 95 enpresak eta entitate ekonomikok hartuko dute parte lehendakariaren Indiako misio komertzialean.

Indiako misio komertzial baten buru izango da lehendakaria. Argazkia: EITB
Indiako misio komertzial baten buru izango da lehendakaria. Argazkia: EITB
Lehendakariak misio komertziala abiatuko du Indiara

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bidaiaren nondik norakoak azaldu dituzte Bernabe Unda Industria sailburuak eta Guillermo  Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak.

Gainera, legegintzaldi honetako Patxi Lopezen lau misio komertzialen balorazioa egin dute.

Brasilen, Txinan, Arabiar Emirerri Batuetan eta AEBetan egon da lehendakaria eta 350 enpresak baino gehiagok parte hartu dute. 2009 eta 2011 urte bitartean herrialde horietara egindako esportazioak batez beste % 57 hazi direla azaldu dute.

Atzerrian ez dauden enpresek % 10 galdu duten bitartean, hainbat herrialdetan dauden enpresek % 26 lanpostu gehiago sortu dituztela esan du Undak.

Eusko Jaurlaritzak bidaliko duen enpresa eta erakunde misioa martxoaren 19tik aurrera joango da Indiara eta Bombay, Pune, New Delhi eta Bangalore bisitatuko dituzte.

Gainera, Vicente Ferrer fundazioarekin elkarlanean egindako hainbat proiektu ere bisitatuko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea