Ekonomia -
Bilera Bruselan
% 5,3ko defizita eskatu dio Europak Espainiari
Rajoyk % 5,8koa iragarri zuen (5.000 milioi euro gehiago). Espainia eskaera kontuan hartzeko prest dagoela esan du Junckerrek, baina De Guindos ministroak ez du adierazpenik egin bileraren ondoren.
Erredakzioa
Espainiaren defizita Estatuko BPGren % 5,3koa izatea eskatu dute astelehen honetan Euroguneko Finantza ministroek. Rajoyk % 5, 8koa iragarri zuen, eta, beraz, % 0,5eko (5.000 milioi euro) ahalegin berria eskatu diote Espainiari Bruselan.Bileraren ondoren, Jean-Claude Juncker Eurotaldeko presidenteak esan du Espainiako Gobernua prest dela aurrekontuak egiterakoan eskaera kontuan hartzeko. Junckerrek onartu du orain arteko erreformek ''aurrerapen esanguratsuak'' eragin dituztela, baina oraindik ahalegin handia egin behar duela Espainiak. Hasi baino lehen aurreikusi ezin zitekeen emaitza izan omen du bilerak, Junckerren ustez, eta pozik agertu da gai horren inguruan orain ''akordioa'' dagoelako.Olli Rehn Ekonomia Gaietarako Europako komisarioak ere poztasuna agertu du Espainia % 5,8eko muga berriz aztertzeko prest dagoelako. Komunikabideen aurrean adierazpenik egin gabe alde egin du bileratik De Guindos ministroak.Aurreikuspenak onak ziren Europar Batasunak "begi onez ikusi ditu" defizita murrizteko Espainiakegindako "ahaleginak", esan du De Guindosek astelehen honetan, eurotaldearen bilera hasi aurretik. Ekonomia eta Lehiakortasun ministroa Bruselan izan da, 2012. urtearibegira ezarritako defizit helburu berriaz (%4,4tik % 5,8ra igo dute) arituko baita bertan.
"Joan den urtean egin ez zena orekatuko du aurten Espainiak'', esan du ministroak bilerara sartu aurretik. ''Europako Batzordeak, Banku Zentralak eta gure inguruko herrialdeek begi onez ikusi dute lan-erreforma'', azaldu du De Guindosek. Jarrera berdina izan dute finantza erreformarekin, aurrekontuen egonkortasunerako legearekin eta Espainiak 2012rako eta 2013rako hartutako konpromisoekin, De Guindosek azaldu duenez.Alemaniak balorazio positiboa egin du
Ordu batzuk lehenago, De Guindos Wolfgang Schauble Alemaniako Finantza ministroarekin batzartu da, eta Espainiak egindako ahaleginen inguruan Alemaniak balorazio positiboa egin duela azaldu du ministroak.Frantziaren aholkua
Hazkundea bultzatu ahal izateko defizita murriztearen beharra ekarri dio gogora astelehen honetan Frantziak Espainiari. François Baroin Frantziako Finantza ministroak esan du ''elkarrekin'' ari direla Espainiaren ekonomia hobetzeko lanetan, baina, hasiera batean behintzat, defizita murriztea dela hazkundea bultzatzeko neurririk egokiena.''Espainiak bete egingo du 2013ko defizit-muga''
Jean-Claude Juncker eurotaldeko presidentearen iritziz, Espainiak 2013ko defizitaren helburua (BPGren % 3) bete nahi du "eta bete egingo du", eta helburu hura betetzeko neurri berriak adostuko ditu.
"Espainiak 2013ko defizitaren helburua beteko duela eta bete egin nahi duela uste dugu. Horretarako, 2012. urtean neurri zehatzak hartuko dituela aurreikusten dugu Europan", esan du Junckerrek, eurotaldearen bilera hasi aurretik. "Gaur horretaz mintzatuko gara", adierazi du.