Ekonomia -

EUSTAT

EAEko enpresaburuen % 34 bakarrik dira emakumeak

2015etik 2020rako tartean proportzioak gora egin du, % 33,7tik % 34,4ra. Hala ere, eboluzioa ezberdina izan da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Emakume bat bulegoan, ordenagailu baten aurrean. Domeinu publikoko irudia (CC0 lizentzia)
Emakume bat bulegoan, ordenagailu eramangarri baten aurrena
Emakume bat bulegoan, ordenagailu baten aurrean. Domeinu publikoko irudia (CC0 lizentzia)

Onintza Aiestaran | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) enpresaburuen % 34,4 baino ez ziren emakumeak iaz, parekidetasunetik urruti oraindik ere. Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur zabaldu dituen datuen arabera, proportzioak azken bi urteetan behera egin arren, 2015etik gora egin du, % 33,7koa baitzen orduan.

2018an enpresaburu guztien % 35,4 ziren emakumeak, eta 2019an, ostera, % 35,1.

Hala ere, joera ez da bera izan lurralde guztietan. Izan ere, sei puntu egin du behera Araban, ia hiru puntu igo da Bizkaian, eta ia berdin mantendu da Gipuzkoan.

Araban, beherakada nabarmena izan da 2015etik 2020ra: % 36,7tik % 30,8ra. Bizkaian, joera bestelakoa da: 2015ean % 33koa zen eta iaz, berriz, % 35,8koa. Azkenik, Gipuzkoan proportzioa ia berdina da: enpresaburuen % 33,2 ziren emakumeak 2015ean, eta % 33,4, berriz, 2020an.

2030 Agendaren helburuak lortzeko bidean kontuan hartzen den adierazleetako bat da aipaturikoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Araba EAE albisteak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Eguneko albisteak Enpresen albisteak