Ekonomia -
Greba Iberian
Iberiak pilotu bat kaleratu du eta 18ri espedienteak ireki dizkie
Azken asteetan irekitako espedienteen ondorioz, pertsona bat kaleratzea erabaki dute. Horrez gain, zortzi piloturi aldi baterako lana eta soldata kendu diete, egindako "kaltearen" arabera.
Erredakzioa
Iberiak pilotu bat kaleratu du eta beste 18ri espedientea ireki die, lanpostuan "ustezko irregulartasunak" egiteagatik edota enpresak eskatutako lana ez egitea egotzita.
Iberiak azaldu duenez, azken asteetan irekitako espedienteen ondorioz, pertsona bat kaleratzea erabaki dute. Horrez gain, zortzi piloturi aldi baterako lana eta soldata kendu diete, egindako "kaltearen" arabera.
Iberiaren arabera, aldez aurretik egokitutako hegaldiak egitera joan ez ziren edota beranduago heldu ziren pilotuen aurkako erabakiak izan dira. Antza, pilotu horiek ez zuten haien jarreraren azalpenik eman, eta bezeroei "kalte handia" eragin zieten.
Bestalde, beste 10 piloturen aurkako espediente ireki dituzte. Iberiaren ustez, falta "larriak" edo "oso larriak" egin dituzte.