Ekonomia -

Erreforma

Lan gabe dauden sendiek etxea entregatuz kitatu ahalko dute hipoteka

Sendiak, baina, gutxienez bi urtez geratu ahal izango dira etxebizitzan.

Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE
Luis de Guindos Ekonomia ministroa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diru-sarrera txikiak eta kide guztiak langabezian dituzten familiek etxebizitza entregatuz kitatu ahal izango dute bankuarekin hartutako hipoteka-zorra, betiere haien etxebizitza nagusia bada, Luis de Guindos Ekonomia ministroak iragarri duenez.

De Guindosek Diputatuen Kongresuan egin du iragarpena, Izquierda Plural taldeak (IU-ICV-CHA) bankuen abusuei buruz egindako galdera bati erantzunda.

Sendi hauek gutxienez bi urtez geratu ahal izango dira etxebizitzan, eta neurria luzatu ahal izango da.

Horrela, diru-sarrera txikiak dituzten eta hipoteka ezin ordaindu dauden sendiek kaleratzea saihestea lortu nahi du Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea