Ekonomia -

Inaugurazioa

Galan: 'Dorreak Iberdrola Euskadin errotuta dagoela erakusten du'

Inaugurazio ofizialean 400 gonbidatu baino gehiago izan dira, erakundeetako eta euskal enpresetako ordezkariak esaterako, bertan izan direla.

Lehendakaria eta Ignacio Sanchez Galan errege-erreginarekin, Iberdrola Dorrearen inaugurazioan. Efe.
Lehendakaria eta Ignacio Sanchez Galan errege-erreginarekin, Iberdrola Dorrearen inaugurazioan. Efe.
Iberdrola Dorrea inauguratu dute

01:19

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak dorre berriaren inaugurazioan esan duenez, konpainia elektrikoaren egoitza Bilbon egotea Iberdrola Euskadin "errotuta dagoen seinale" da. "Egunez egun berritzen den konpromisoa da, Euskadin aberastasuna eta ongizatea sortzen duena, inbertsioen, erosketen, enpleguaren edo dorrearen eraikuntzaren bitartez", azaldu du.

Galanek baino ez du hitz egin Iberdrola Dorrearen inaugurazioan. Bertan, Espainiako errege-erreginak izan dira. Galanek Juan Carlosek eta Sofiak konpainiari emandako laguntza eskertu du, eta enpresaren erabakitzeko gunea Espainian mantentzeko nahia agertu du.

Juan Carlos erregea eta Sofia erregina 12:45ean heldu dira Iberdrola dorrera. Etxe orratzeko atean, Patxi Lopez lehendakariak eta Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak egin diete harrera.

Erregeak Cesar Pelli Iberdrola dorreko arkitektoarekin hitz egin dute, denbora laburrez.

Plaka bat agerian utzi ostean, Galanek inaugurazio ofizialari hasiera eman dio, 400 gonbidatu baino gehiago (erakunde eta euskal enpresetako ordezkariak, besteak beste) bertan zirela. Inaugurazioan, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako sailburu asko, Jose Luis Bilbao Bizkaiko aldun nagusia, Javier de Andres Arabako aldun nagusia, Arantza Quiroga Eusko Jaurlaritzako presidentea izan dira. Halaber, Iberdrolako administrazio kontseiluko eta zuzendaritzako kideak izan dira, Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea, Jose Maria Aldecoa Mondragoi Korporazioko presidentea edo Jorge Clavet Gamesako presidentea.

Gaurkoa, ETAk ekintza armatua utzi duela iragarri zuenetik erregeak Euskadira egin duen lehen bisita izan da. Erregina, ordea, Gasteizen izan da hilabete honetan bertan, Gasteiz Europako Hiriburu Berdea izendatu zuten egunean.

Iberdrola dorreko kanpoaldean, ehunka pertsonak txalo artean hartu dituzte Espainiako errege-erreginak.

Dorrearen kanpoaldean elkarretaratzeak egin dituzten manifestarien artetik, berriz, txistuak egin dituzte. Garoña (zati bat Iberdrolarena da) ixteko eskatu dute batzuek; beste batzuk, M-15 mugimendukoak, errege-erreginen bisitaren aurka agertzeko bildu dira, eskuetan errepublikako banderak zituztela.

Euskadiko dorrerik altuena

Cesar Pelli arkitekto argentinarrak diseinatutako dorrea, Guggenheim Museotik gertu kokatuta dago eta 62.000 metro karratuko eraikina da. Guztira 41 solairu ditu, 165ko metroko altuera, eta goizko pisuan, heliportu bat.

Iberdrola Dorreak itxura triangeluarra dauka eta beirazko fatxada egin diote. Guztira 5.500 leiho jarri dizkiote, eta "Euskadiko gailurra" deitzen diote dorreari. 200 milioi euro bideratu dituzte Dorrea egitera.

Garoña ixtea exijitu dute

Inaugurazioa aprobetxatuz, 30 bat erakunde politiko, sozial eta ekologistak manifestazioa egin dute Iberdrola Dorrearen atarian Garoñako (Burgos) Zentral Nuklearraren itxiera exijitzeko.

Protesta-ekitaldian, "Este Borbon, huele a neutron" (Borboi honek neutroi usaina du") edo "Menos nuclear y mas solar" ("Nuklear gutxiago eta eguzki energia gehiago") bezalako leloak aldarrikatu dituzte.

Carlos Alonsok parte hartu dutenen izenean salatu duenez, Iberdrolak eta Endesak osatzen duten Nuclenorrek eta PPk zentral nuklearraren jarduera "luzatu nahi dute 2013ko epe-mugatik harago".

Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak dorre berriaren inaugurazioan esan duenez, konpainia elektrikoaren egoitza Bilbon egotea Iberdrola Euskadin "errotuta dagoen seinale" da. "Egunez egun berritzen den konpromisoa da, Euskadin aberastasuna eta ongizatea sortzen duena, inbertsioen, erosketen, enpleguaren edo dorrearen eraikuntzaren bitartez", azaldu du.Galanek baino ez du hitz egin Iberdrola Dorrearen inaugurazioan. Bertan, Espainiako errege-erreginak izan dira. Galanek Juan Carlosek eta Sofiak konpainiari emandako laguntza eskertu du, eta enpresaren erabakitzeko gunea Espainian mantentzeko nahia agertu du.Juan Carlos erregea eta Sofia erregina 12:45ean heldu dira Iberdrola dorrera. Etxe orratzeko atean, Patxi Lopez lehendakariak eta Ignacio Sanchez Galan Iberdrolako presidenteak egin diete harrera. Erregeak Cesar Pelli Iberdrola dorreko arkitektoarekin hitz egin dute, denbora laburrez.Plaka bat agerian utzi ostean, Galanek inaugurazio ofizialari hasiera eman dio, 400 gonbidatu baino gehiago (erakunde eta euskal enpresetako ordezkariak, besteak beste) bertan zirela. Inaugurazioan, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako sailburu asko, Jose Luis Bilbao Bizkaiko aldun nagusia, Javier de Andres Arabako aldun nagusia, Arantza Quiroga Eusko Jaurlaritzako presidentea izan dira. Halaber, Iberdrolako administrazio kontseiluko eta zuzendaritzako kideak izan dira, Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea, Jose Maria Aldecoa Mondragoi Korporazioko presidentea edo Jorge Clavet Gamesako presidentea.Gaurkoa, ETAk ekintza armatua utzi duela iragarri zuenetik erregeak Euskadira egin duen lehen bisita izan da. Erregina, ordea, Gasteizen izan da hilabete honetan bertan, Gasteiz Europako Hiriburu Berdea izendatu zuten egunean.Iberdrola dorreko kanpoaldean, ehunka pertsonak txalo artean hartu dituzte Espainiako errege-erreginak.Dorrearen kanpoaldean elkarretaratzeak egin dituzten manifestarien artetik, berriz, txistuak egin dituzte. Garoña (zati bat Iberdrolarena da) ixteko eskatu dute batzuek; beste batzuk, M-15 mugimendukoak, errege-erreginen bisitaren aurka agertzeko bildu dira, eskuetan errepublikako banderak zituztela.Euskadiko dorrerik altuenaCesar Pelli arkitekto argentinarrak diseinatutako dorrea, Guggenheim Museotik gertu kokatuta dago eta 62.000 metro karratuko eraikina da. Guztira 41 solairu ditu, 165ko metroko altuera, eta goizko pisuan, heliportu bat.Iberdrola Dorreak itxura triangeluarra dauka eta beirazko fatxada egin diote. Guztira 5.500 leiho jarri dizkiote, eta "Euskadiko gailurra" deitzen diote dorreari. 200 milioi euro bideratu dituzte Dorrea egitera.Garoña ixtea exijitu duteInaugurazioa aprobetxatuz, 30 bat erakunde politiko, sozial eta ekologistak manifestazioa egin dute Iberdrola Dorrearen atarian Garoñako (Burgos) Zentral Nuklearraren itxiera exijitzeko.Protesta-ekitaldian, "Este Borbon, huele a neutron" (Borboi honek neutroi usaina du") edo "Menos nuclear y mas solar" ("Nuklear gutxiago eta eguzki energia gehiago") bezalako leloak aldarrikatu dituzte. Carlos Alonsok parte hartu dutenen izenean salatu duenez, Iberdrolak eta Endesak osatzen duten Nuclenorrek eta PPk zentral nuklearraren jarduera "luzatu nahi dute 2013ko epe-mugatik harago".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak