Ekonomia -
Krisia Grezian
Greziako Parlamentuak murrizketa gehiago onartu ditu; Atenas, sutan
Parlamentuak troikak inposatutako erreskate plana onartu du, Atenasen istilu larriak jazotzen ari ziren bitartean.
Erredakzioa
Greziako Parlamentuak onartu egin du bart troikak (Europar Batasuna, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Banku Zentrala) inposatutako erreskate akordioa, 130.000 milioi euroko mailegua jasotzeko baldintza gisa. Horrela, porrota saihestu dute, oraingoz behintzat.
Erreskate akordioak, baina, erantzun sozial handia jaso du eta Atenasko kaleak sutan daude, literalki, murrizketa mingarriak ekarriko baititu, hala nola gastua 3.300 milioi eurotan murriztea, aurten 15.000 funtzionario kaleratzea eta gutxieneko soldata % 22 jaistea.
Parlamentuan, 199 diputatuk troikaren murrizketen alde bozkatu dute, 74k aurka, eta gainerako 300ak abstenitu egin dira edo ez dute parte hartu bozketan.
Aldez aurretik, Lukas Papadimos lehen ministroak ohartarazi zuen bozketan Greziak eurogunean eta Europar Batasunean jarraitu edo ez erabakiko zela.
Evangelos Venizelos Finantza ministroaren esanetan, akordio honi esker zorra eta interesak murriztuko dituzte (zorra 360.000 milioi eurokoa da guztira eta urtean 3.500 milioi euroko interesak ordaintzen dituzte), eta zorra itzultzeko epea 40 urtera luzatuko da.
Nolanahi ere, herritar gehienak aurka daude, ondorio mingarriak ekarriko baitizkie. Horrenbestez, atzo manifestazioa egin zuten Atenasen, eta hiriburuaren erdigunea blokeatu eta sutan jarri zuten.
Protesta azken hilabeteetako jendetsuenetakoa izan zen, 100.000 pertsonak hartu baitzuten parte.
Mikis Theodorakis abeslaria (protesten deitzaileetako bat) protestariei zuzentzen saiatu denean, poliziek gas negar-eragilea bota dute.
Ondoren, istilu larriak jazo dira, poliziek gasa jaurtitzen eta manifestariek harriak eta molotov koktelak jaurtiz erantzunda.
Ondorioz, 100dik gora pertsona zauritu dira, eta 50 inguru atxilotu dituzte. Greziako hedabideen esanetan, 54 pertsona ospitaleratu izan behar dituzte, zibilak zein poliziak.
Gainera, dozena bat eraikin baino gehiago erre egin dituzte, tartean bi zinema-areto eta hainbat banku.
Haleber, polizia-etxe bati eraso diote, eta Udaletxea okupatzen saiatu dira.
Bestalde, Parlamentuko bozketa bukatutakoan Anonymous taldeak lehen ministroaren eta Poliziaren webuneei eraso die.
Greziako Parlamentuak onartu egin du bart troikak (Europar Batasuna, Nazioarteko Diru Funtsa eta Europako Banku Zentrala) inposatutako erreskate akordioa, 130.000 milioi euroko mailegua jasotzeko baldintza gisa. Horrela, porrota saihestu dute, oraingoz behintzat.Erreskate akordioak, baina, erantzun sozial handia jaso du eta Atenasko kaleak sutan daude, literalki, murrizketa mingarriak ekarriko baititu, hala nola gastua 3.300 milioi eurotan murriztea, aurten 15.000 funtzionario kaleratzea eta gutxieneko soldata % 22 jaistea.Parlamentuan, 199 diputatuk troikaren murrizketen alde bozkatu dute, 74k aurka, eta gainerako 300ak abstenitu egin dira edo ez dute parte hartu bozketan.Aldez aurretik, Lukas Papadimos lehen ministroak ohartarazi zuen bozketan Greziak eurogunean eta Europar Batasunean jarraitu edo ez erabakiko zela.Evangelos Venizelos Finantza ministroaren esanetan, akordio honi esker zorra eta interesak murriztuko dituzte (zorra 360.000 milioi eurokoa da guztira eta urtean 3.500 milioi euroko interesak ordaintzen dituzte), eta zorra itzultzeko epea 40 urtera luzatuko da.Nolanahi ere, herritar gehienak aurka daude, ondorio mingarriak ekarriko baitizkie. Horrenbestez, atzo manifestazioa egin zuten Atenasen, eta hiriburuaren erdigunea blokeatu eta sutan jarri zuten.Protesta azken hilabeteetako jendetsuenetakoa izan zen, 100.000 pertsonak hartu baitzuten parte.Mikis Theodorakis abeslaria (protesten deitzaileetako bat) protestariei zuzentzen saiatu denean, poliziek gas negar-eragilea bota dute.Ondoren, istilu larriak jazo dira, poliziek gasa jaurtitzen eta manifestariek harriak eta molotov koktelak jaurtiz erantzunda.Ondorioz, 100dik gora pertsona zauritu dira, eta 50 inguru atxilotu dituzte. Greziako hedabideen esanetan, 54 pertsona ospitaleratu izan behar dituzte, zibilak zein poliziak.Gainera, dozena bat eraikin baino gehiago erre egin dituzte, tartean bi zinema-areto eta hainbat banku.Haleber, polizia-etxe bati eraso diote, eta Udaletxea okupatzen saiatu dira.Bestalde, Parlamentuko bozketa bukatutakoan Anonymous taldeak lehen ministroaren eta Poliziaren webuneei eraso die.