Ekonomia -

Bigarren erreskaterako

Greziako Gobernuak 'troika'rekin adostutako hitzarmena berretsi du

Ministroen Kontseiluak ontzat eman du 130.000 milioi euroren truke doitze-neurri zorrotzak ekarriko dituen akordioa. Adostutakoa Parlamentura eramango dute igande honetan bertan bozkatu ahal izateko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greziako Ministroen Kontseiluak "troika"rekin adostutako hitzarmena onartu du ostiral honetan. Akordio honen arabera, Greziak doitze-neurri zorrotzak ezarri behar izango ditu eta horren truke, 130.000 milioi euroko mailegua jasoko du eta Greziako zorraren 100.000 milioi euro barkatuko dizkiote. Adostutakoa Parlamentura eramango du igande honetan bertan bozkatu ahal izateko.

Parlamentuan hiru auzi izango dituzte mintzagai: zorraren kitatzea, Grezian dauden bankuen kapitalizazio berria eta Europar Batasunak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europako Banku Zentralak osatutako "troika"k exijitutako neurriak.

"Programa honekin Greziak 130.000 milioi euroko mailegua jasoko du eta gure zorraren 100.000 milioi euro barkatuko dizkigute. Honi esker Greziak garapenari eutsiko dio berriro eta kalte gehiago jaso dituztenak libre geratuko dira", adierazi du Lukas Papademos Greziako lehen ministroak.

Herritarren gehiengo batek akordioa errefusatu du eta ostiral honetan 48 orduko grebari ekingo dio. Gainera, Gobernuko alderdiaren kide batzuk ere haren desadostasuna erakutsi dute. Izan ere, batasun nazionaleko Gobernuko bost kidek dimisioa aurkeztu dute eta baita Yannis Kutsukos Lan saileko ministrordeak ere.

Halaber, PASOK alderdiko 25 parlamentarik eta Demokrazia Berria alderdiko hamar bat kidek akordioaren aurka bozkatuko dutela iragarri dute. Parlamentuan 300 diputatu daude eta 200 inguruk babesa erakutsi diote akordio berri honi.

Greziako Ministroen Kontseiluak "troika"rekin adostutako hitzarmena onartu du ostiral honetan. Akordio honen arabera, Greziak doitze-neurri zorrotzak ezarri behar izango ditu eta horren truke, 130.000 milioi euroko mailegua jasoko du eta Greziako zorraren 100.000 milioi euro barkatuko dizkiote. Adostutakoa Parlamentura eramango du igande honetan bertan bozkatu ahal izateko.Parlamentuan hiru auzi izango dituzte mintzagai: zorraren kitatzea, Grezian dauden bankuen kapitalizazio berria eta Europar Batasunak, Nazioarteko Diru Funtsak eta Europako Banku Zentralak osatutako "troika"k exijitutako neurriak. "Programa honekin Greziak 130.000 milioi euroko mailegua jasoko du eta gure zorraren 100.000 milioi euro barkatuko dizkigute. Honi esker Greziak garapenari eutsiko dio berriro eta kalte gehiago jaso dituztenak libre geratuko dira", adierazi du Lukas Papademos Greziako lehen ministroak. Herritarren gehiengo batek akordioa errefusatu du eta ostiral honetan 48 orduko grebari ekingo dio. Gainera, Gobernuko alderdiaren kide batzuk ere haren desadostasuna erakutsi dute. Izan ere, batasun nazionaleko Gobernuko bost kidek dimisioa aurkeztu dute eta baita Yannis Kutsukos Lan saileko ministrordeak ere. Halaber, PASOK alderdiko 25 parlamentarik eta Demokrazia Berria alderdiko hamar bat kidek akordioaren aurka bozkatuko dutela iragarri dute. Parlamentuan 300 diputatu daude eta 200 inguruk babesa erakutsi diote akordio berri honi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Europar Batasuna NDF bideoak Ekonomia berriak Greziako berriak Eguneko albisteak Eguneko albisteak Europako Banku Zentrala