Ekonomia -
Maiatzetik aurrera
Loiu Madrilekin eta Bartzelonarekin lotuko ditu Ryanairrek
Egunean bi hegaldi eskainiko ditu Ryanairreko Madrilera eta Bartzelonara eta urtean 400.000 bidaiari eraman nahi ditu.
Erredakzioa
Ryanair airelineak Loiuko aireportua Madrilekin eta Bartzelonarekin lotuko ditu maiatzetik aurrera, gaur jakinarazi dutenez. Egunean bi hegaldi berri jarriko ditu konpainiak.
Bilboko aireportuan egindako agerraldian Ryanairreko presidenteak azaldu duenez, Bilbotik Bartzelonara konexio bakarra eskainiko du enpresak. Horrez gain, Bartzelonan eskaintza sendotuko dute, eta lehen Spanairrek betetzen zituen hainbat ibilbide lortu ditu.
Agerraldia behin baino gehiagotan eten behar izan dute, Spanairreko langileek elkarretaratzea egin baitute.
Egunean bi hegaldi eskainiko ditu Ryanairreko Madrilera eta Bartzelonara eta urtean 400.000 bidaiari eraman nahi ditu.Enpresak ez du erakundeetatik diru-laguntzarik jasoko Loiun lan egiten hasteko. Horrez gain, martxoan ibilbide berriak iragarriko dituztela aurreratu dute.