Ekonomia -

'Troika'rekin akordioa

15.000 funtzionario kaleratzea onartu du Greziako Gobernuak

2015era arte murriztu behar dituzten 150.000 lanpostuen baitan kokatzen dira 15.000 hauek. Neurriak jorratzeko bilera atzeratu egin dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2012 bukaerarako 15.000 funtzionario murrizteko akordioa lortu du astelehen honetan Greziako Gobernuak nazioarteko jartzekodunen 'troika'rekin, Dimitris Reppas Administrazio Erreformarako ministroak jakitera eman duenez.

Greziak 130.000 milioi euroko mailegu berri bat lortu dezan Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Naziarteko Diru Funtsak eskatzen dizkioten aurrezte-neurrien baitan kokatzen da astelehen honetan lortutako akordioa.

Administrazio Erreformarako ministerioaren datuen arabera, 2011 bukaeran 714.341 funtzionario zituen Greziak, eta 2015a arte 150.000 lanpostu murriztu behar ditu.

Neurri berriak bideratzeko bilera atzeratu egin dute

Lucas Papademos Greziako lehen ministroa eta Gobernuan kide dituen hiru alderdietako ordezkariak astelehen honetan ziren biltzekoak, 130.000 milioi euroko bigarren erreskate hori lortzeko Greziari eskatzen dizkioten neurriak jorratzeko. Baina, azkenean, asteartera arte atzeratu dute hitzordua.

Bestalde, erreformak martxan jartzen ez badituzte ez diotela laguntza gehiagorik emango ohartarazi diote Greziari Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak.

Greziako sindikatuek 24 orduko greba orokorra deitu dute astearterako.

2012 bukaerarako 15.000 funtzionario murrizteko akordioa lortu du astelehen honetan Greziako Gobernuak nazioarteko jartzekodunen 'troika'rekin, Dimitris Reppas Administrazio Erreformarako ministroak jakitera eman duenez.Greziak 130.000 milioi euroko mailegu berri bat lortu dezan Europako Batzordeak, Europako Banku Zentralak eta Naziarteko Diru Funtsak eskatzen dizkioten aurrezte-neurrien baitan kokatzen da astelehen honetan lortutako akordioa.Administrazio Erreformarako ministerioaren datuen arabera, 2011 bukaeran 714.341 funtzionario zituen Greziak, eta 2015a arte 150.000 lanpostu murriztu behar ditu.Neurri berriak bideratzeko bilera atzeratu egin duteLucas Papademos Greziako lehen ministroa eta Gobernuan kide dituen hiru alderdietako ordezkariak astelehen honetan ziren biltzekoak, 130.000 milioi euroko bigarren erreskate hori lortzeko Greziari eskatzen dizkioten neurriak jorratzeko. Baina, azkenean, asteartera arte atzeratu dute hitzordua.Bestalde, erreformak martxan jartzen ez badituzte ez diotela laguntza gehiagorik emango ohartarazi diote Greziari Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak.Greziako sindikatuek 24 orduko greba orokorra deitu dute astearterako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa gaur Europar Batasuna NDF albisteak gaur Ekonomia Grezia Eguneko albisteak Eguneko albisteak Europako Banku Zentralari buruzko azken albisteak