Ekonomia -
Parisen
Sarkozy-Merkel: 'Erreformarik gabe ez dago laguntzarik Greziarentzat'
"Denbora badoa" esan diote Sarkozyk eta Merekelek Greziari eta "lehen bait lehen lana egiteko" eskatu diote.
Erreformak martxan jartzen ez badituzte ez diotela laguntza gehiagorik emango ohartarazi diote Greziari Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak eta Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak.
"Greziako egoera konpondu egin behar da betiko", esan du Sarkozyk Alemania eta Frantziaren arteko ministro kontseiluaren ostean.
"Greziako buruzagiek konpromsioak hartu dituzte eta errespetatu egin behar dituzte, ezmanu dago beste aukerarik", gaineratu du.
Merkelek "denbora agortzen" ari dela esan du eta Greziako erreformen atzerapenak "erronka garrantzitsua" eragiten duela adierazi du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea