Ekonomia -

Facuaren salaketa

Zer gertatzen da Spanairreko nire txartelarekin?

Horrelako egoeren aurrean bezeroak "babesik gabe" daudela salatu du Facuak eta legedian aldaketa bat eskatu du.

Spanairreko erregistratze-mahaiak, hutsik. Argazkia: Efe
Spanairreko erregistratze-mahaiak, hutsik. Argazkia: Efe
Spanairreko erregistratze-mahaiak, hutsik. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegazkin-konpainiek edo beste enpresa batzuek porrot egiten badute bezeroek dirua berreskuratu ahal izateko, fidantza zerbitzuak sortzeko eskatu du Facua Espainiako kontsumitzaileen elkarteak; horretarako, legedian aldaketa bat egiteko erregutu dute.

Facuako bozeramaileak, Ruben Sanchezek, horrelako egoeren aurrean bezeroak "babesik gabe" daudela salatu du.

Spanairren kasuan, konpainiak "iruzur" egin duela kritikatu du, "konpainia itxi egingo zela iragarri baino egun gutxi lehenago txartelak saltzen ari zelako". Gainera, bezeroak "gaizki tratatu" dituela adierazi du, izan ere, Europako araudiari jaramonik egin ez eta "urik, janik eta ostaturik gabe" utzi dituela salatu du.

Egoera honen aurrean, Gobernuak "konpainiaren eta bertako agintarien aurka neurriak hartzea" espero du"

Bestalde, Sustapen ministerioak iragarri duen bederatzi milioi euroko isuna "bideraezina" izango dela esan du Sanchezek, kaudimengabezia berresten badute.

Gainera, Sustapen ministroa kontsumitzaileen elkarteekin ez biltzea kritikatu du eta eurekin bilera bat egitea premiazkoa dela adierazi du, egoeraz informatu eta Gobernuak hartuko dituen neurriak zehazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea