Ekonomia -

Kutxabank

ELA: 'LABek Bildu estaltzeak ezinezko egiten du ekimen batasuna'

"Kutxabankeko langileen artean" sinadurak batuko dituztela adierazi du ELAk, zuzendaritzari erakusteko "gehiengo eskaera euskal eremura" mugatuko den hitzarmena negoziatzea dela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Noval ELAko gizarte politikako arduradurak adierazi duenez, LABek Bilduri euskal kutxen bat-egiterako ematen dion "estaldurak" Kuntxabanken ezinezko egiten du sindikatuen ekimen batasuna.

Biek akordioen balorazio "ezberdina" egiten dutela esan du Novalek. ELAren ustez, ez du negoziazio kolektiboaren "euskal eremua" finkatu ezta banku berriaren pribatizazioa galarazi ere.

ELAko buruek "Kutxabakeko langileen artean" sinadurak berriro batuko dituztela esan dute, "gehiengo eskaera euskal eremura" mugatuko den hitzarmena negoziatzea dela zuzendaritzari erakusteko.

Beste erkidego batzuetan, Kutxabankeko zentroen langileen aurrean, negoziazioak estatuko eremuan "euskal lurraldeen pisua desorekatzen" duela ziurtatu dute.

Horrela, ELAk emandako datuen arabera, Euskadiko 4.467 langileek 112 ordezkari aukeratzen duten bitartean, Estatuko gainerako 1.319 langileek (Nafarroa barne), 80 aukeratzen dituzte.

"Estatuan langileen laurden bat ordezkaritzaren erdia lortzen duela esan nahi du".

ELAko arduradunek alternatiba bat zegoela adierazi dute: "aurrezki kutxa bakar bateko integrazioa".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea