Ekonomia -

Elkarrizketa

Merkel: 'Gazteen langabezia-datuak legegintzaren ondorioa dira'

Bai Alemaniak eta baita Europako hainbat herriek egin dituzte "erreforma gogorrak" aipatu ditu Merkelek, eta Europan, "herri batzuk besteengandik" ikasi behar dutela nabarmendu du.

Angela Merkel. Argazkia: EFE.
Angela Merkel. Argazkia: EFE.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak esan du Espainiako legegintzak, besteak beste, gazteriaren langabezia-datuak (% 49,9) ekarri dituela. Hala ere, baieztapen honekin "kexarik" ez duela islatu nahi izan gaineratu du, erreformak egiteko Espainiak egin dituen "esfortzuak" asko baloratzen dituelako

El Paisek, Le Mondek, The Guardianek, La Stampak, Gazeta Wyborczak eta Süddeutsche Zeitung egunkariek argitaratu duten elkarrizketa batean egin ditu Merkelek adierazpen horiek.

Bai Alemaniak eta baita Europako hainbat herriek egin dituzte "erreforma gogorrak" aipatu ditu Merkelek, eta Europan, "herri batzuk besteengandik" ikasi behar dutela nabarmendu du.

Alemaniako kantzilerraren hitzetan, zorra murrizteko neurrian aurrean ez da nahikoa aho bateko adostasuna lortzea, "hazkunde eta enplegu" gehiago "beharrezkoak direlako".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea