Ekonomia -

Langabezia

Ekainak 158.622 pertsona langabe utzi ditu Hegoaldean, maiatzean baino 2.553 gutxiago

Nafarroan, langabeziak % 5,95 egin du behera, eta 2294 langabe gutxiago daude. EAEn, ostera, jaitsiera txikiagoa izan da, % 0,21ekoa. 259 pertsona langabe gutxiago daude Lanbiden; guztira, 122.359.

Ekainak 158 622 pertsona langabe utzi ditu Hegoaldean. Irudia: eitb.eus
Ekainak 158 622 pertsona langabe utzi ditu Hegoaldean. Irudia: eitb.eus
Ekainak 158 622 pertsona langabe utzi ditu Hegoaldean. Irudia: eitb.eus

Eriz Lotina | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ekainak 158.622 pertsona langabe utzi ditu Hego Euskal Herrian, maiatzean baino 2.553 gutxiago, Lan eta Ekonomia Sozial Ministerioak jakitera eman duenez.

Nafarroan, 2.294 pertsona gutxiago daude lanik gabe. Honenbestez, langabeziak % 5,95 egin du behera Foru Erkidegoan, eta 36.266 pertsona langabe daude.

Bestalde, Bizkaia, Gipuzkoa eta Araban beherakada txikiagoa izan da. 259 pertsona langabe gutxiago daude. Horrela, EAEk beherakadarik txikiena izan du Estatu mailan, % 0,21. Guztira, 122.359 pertsona daude Lanbide enplegu zerbitzuan.

Hala ere, 2020ko ekainarekin alderatuta, langabe kopurua 22.089 pertsonatan murriztu da, % 15,29; hau da, EAE laugarren beherakadarik handiena izan duen erkidegoa da, Estatuaren batez bestekoaren (% 6,43) gainetik.

2020ko otsailean, covid aurreko garaian (117.239), baino handiagoa da langabe kopurua (122.359).

Lurraldeka, langabezia gehiago jaitsi zen Araban (- %1,61), 332 langabe gutxiagorekin, eta ondoren Gipuzkoan (- % 0,91), 298 pertsona gutxiagorekin. Bizkaian, aldiz, 371 langabe gehiago daude (% 0,53).

2020ko ekainarekin alderatuta, langabeziak beherakada handiagoa izan du Gipuzkoan (% 15,29), eta 22.089 langabe gutxiago; Araban % 16,68 (4.060 gutxiago) eta Bizkaian % 13,80 (11.174 langabe gutxiago).

Foru Erkidegoan, ekaineko beherakadarekin iaz baino 4.198 pertsona gutxiago daude lanik gabe, % 10,37.

Hego Euskal Herrian, 91.218 emakume eta 67.407 gizon daude lanik gabe. Ekainean 114.741 kontratu egin zituzten, maiatzean baino 19.805 gehiago; horietako 7.978 mugagabeak izan ziren, maiatzean baino 771 gehiago.

Espainiako Estatuan, beherakada historikoa izan da berriro ekainean; izan ere, 166.911 pertsona langabe gutxiago daude (- % 4,41). 3,61 milioi pertsonak ez dute lanik, hain zuzen ere.

Pandemian galdutako enplegu gehienak berreskuratu direla azpimarratu du Jaurlaritzak
Pandemian galdutako enplegu gehienak berreskuratu direla azpimarratu du Jaurlaritzak
Pandemian galdutako enplegu gehienak berreskuratu direla azpimarratu du Jaurlaritzak

0:00

Jaurlaritza: "Datuek zuhurtziaren balorazioa mantentzera behartzen dute"

"Ekaineko enpleguari buruzko datuek zuhurtziaren balorazioa mantentzera behartzen dute", azaldu du Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak.

Irailaz geroztik, "langabeziak behera egin du etengabe, eta pandemiaren ondorioz galdutako enplegu gehienak berreskuratu dira", adierazi du.

"Hala eta guztiz ere, hilabete hauetan guztietan gure ikuspegia beti izan da zuhurra. Bagenekien eta badakigu egoera berri baten aurrean gaudela, ziurgabetasunez betea", erantsi duenez.

ELA: "Emakumeak pertsona langabeen % 57,5 dira dagoeneko"

Bestalde, emakumezkoen artean langabeziak ekainean atzera egin ez duela ohartarazi du ELA sindikatuak; izan ere, 2.533 pertsona gutxiago daude lanik gabe, maiatzean baino kopuru "askoz txikiagoa". Gainera, jaitsiera "gizonezkoen artean eman da, eta ez emakumezkoen artean; dagoeneko langabeen % 57,5 baitira". Emakumeen langabeziak % 14,3 egin du gora.

Sindikatu abertzaleak agiri batean azaldu duenez, Euskadiren eta Nafarroaren langabezia-tasak "Europako batez bestekoaren oso gainetik jarraitzen du; izan ere, Hego Euskal Herrian % 12koa da, eta Europar Batasunean % 7,2koa".

"Prekarietatea eguneroko kontua da", salatu du ELAk. Kontratu kopuruak gora egin du iragan hilearekin alderatuta, baina hori "ez da enpleguaren kalitatean bilakatu", gaineratu duenez.

ELAren hitzetan, Lan Ministerioak argitaratutako datuek "kontratu gehienak" aldi baterako direla azaltzen dute, konkretuki, "behin-behinekotasuna % 93koa da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Krisi ekonomikoa Langabezia Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba ELA LAB Euskal Autonomia Erkidegoa Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Enpresaburuak CCOO UGT