Ekonomia -
"Baa1" nota
Moody'sek 'aprobatu altua' jarri dio Kutxabanki
Arrisku agentziak Kutxabankeko epe luzerako zorrari "Baa1" nota jarri dio, BBKri egindako kalifikazioa baino bi maila gorago eta Vital Kutxak jaso zuena baino bat beherago.
Erredakzioa
Moody's kalifikazio agentziak Kutxabankeko epe luzerako zorrari "Baa1" nota ezarri dio, hau da, "aprobatu altu" bat. Nota hori, hain zuzen, BBKri ezarri ziona ("Baa3") baino bi maila gorago dago eta Vital Kutxarena ("A3") baino bat beherago.
Moody'sek ez du Kutxaren zorraren inguruko kalifikaziorik eman kaleratu duen oharrean. Kutxabanken notaren bilakaerari ezarri dion joera negatiboa Espainiako banku sistema guztiari ezarri dion berdina dela azaldu du agentziak.
Arrisku agentziaren arabera, Kutxabankek EAEn du negozio zatirik handiena, hain zuzen, Espainiako erkidegorik "indartsuenetakoa" dela iritzi dio, eta handitzeko gaitasuna duen kapital sendoa duela erantsi du.
Halaber, Moody's arrisku agentziak BBK-k 2011n Cajasur erosi zuen garaian ezarri zituen helburuak lortu dituela esan du, operazio horrek, alegia, erakundearen nota hiru maila beheratu zuen.