Ekonomia -
Errege Etxearen aurrekontuak
Espainiako erregeak 293.000 euro kobratzen ditu urtean
Errege Etxeak azpimarratu duenez, Iñaki Urdangarinek eta Jaime de Marichalarrek ez dute "inoiz" erakunde horren dirurik jaso.
Erredakzioa
Espainiako erregeak 292.752 euro gordin kobratu zituen iaz, zergak ordaindu aurretik. Horietatik 152.233 euro ordezkaritza lanetara bideratu dira. Asturiaseko printzeak 146.376 euro kobratu ditu.
Alfonso Sanz Portolés idazkariak Errege Etxearen 2011ko aurrekontuak aurkeztu ditu kazetarien aurrean. Gaurtik aurrera, datu horiek publikoak izango direla jakinarazi du (Errege Etxearen webgune ofizialera igoko dituzte).
Erreginak, Asturiaseko printzesak, eta Elena eta Cristina infantek 375.000 jasotzen dituzte urtero, ordezkaritza lanetarako. Erregeak berak erabakitzen du kopuru hori, kide bakoitzaren lanaren arabera.
Errege Etxeak azpimarratu duenez, Iñaki Urdangarinek eta Jaime de Marichalarrek ez dute dirurik jaso erakunde horretatik.