Ekonomia -
Funtzio Publikoko Mahaia
Eusko Jaurlaritzak dekretuz ezarriko ditu funtzionarioen baldintzak
Mendiaren hitzetan, dekretua indarrean sartu arte egungo baldintzak mantenduko dira. CCOOk ez du Funtzio Publikoko akordioa onartu ELAgatik eta LABengatik.
Erredakzioa
Iodoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Administrazio Publikoko sailburuak gaur jakinarazi duenez, Funtzio Publikoko mailan ez dute sindikatuekin akordiorik lortu, eta beraz, "eskuak aske" dituzte langile publikoen lan baldintzak ezartzeko. Ildo horretan, dekretu berria indarrean sartu arte egungo egoera mantenduko dutela esan du Mendiak.
Eusko Legebiltzarrean 2012ko Aurrekontuak onartzeko egindako osoko bilkuraren ostean egindako prentsaurrekoan Mendiak kazetarien aurrean sindikatuen kritikei aurre egin die. Sindikatuek Eusko Jaurlaritza salatu dute Mahai Orokorrean "murrizketak ezartzeagatik" eta aurrekontuetaz baliatzea hori egiteko.
Ezin izan dute sindikatuekin mahai orokorrean akordiorik lortu, eta ondorioz, orain Eusko Jaurlaritzak gogoeta egiteko eta bere alderik egiteko bidea dauka.
"Ez dira hasieran aurkeztutako baldintzak izan behar; ezta negoziazio bukaeran proposatutakoak", azaldu du.
CCOO
Euskadiko CCOO sindikatuak azaldu duenez, ez du Funtzio Publikoko Mahaiko akordioa sinatu ELA eta LAB sindikatuek "ardura gutxi" dutelako.
Unai Sordo Euskadiko CCOOko idazkari nagusiaren hitzetan, ELA eta LAB sindikatuek gainerako sindikatuetaz bizi dira eta ez dira eraginkorrak ardurak hartzerako orduan.
Sordok Bilbon egindako prentsaurrekoan azaldu duenez, "egun eskubideak eten edo zalantzan jarri dira eta ez gaude horrekin ados". Halaber, ELA eta LAB sindikatuen jokabidea salatu dute, mahaitik alde egiteagatik.