Ekonomia -
San Tomas egunean
Bilboko Metroa, jende pilaketarik gabe eta bidaiari gutxiagorekin
Ez da aparteko arazorik izan Bilboko metroaren greban. Enpresa Batzordeak esan duenez jarraipena % 85-90ekoa izan da, konpainiak ordea, jarraipena % 20koa izan dela esan du.
Erredakzioa
Metro Bilbaoren arabera, San Tomas eguneko lanuzteak % 20ko jarraipena izan du, hau da, 740 langiletik 143k babestu dute 24 orduko lanuztea. Zuzendaritzak, lanera joan diren langileen % 80en "erantzunkizuna" azpimarratu du eguna "normaltasunez" garatzen lagundu dutelako.
Zerbitzuari dagokionez, Bilboko metroak ohiko lan egun bateko zerbitzuen % 60 eskeini duela adierazi du konpainiak. Hau da, ezarritako % 48ko gutxieneko zerbitzuak baino gehiago, "langile askok ez dutelako greba babestu", adierazi dute konpainiako arduradunek.
Iñaki Prego konpainiaren kontseilari delegatuak esan duenez, grebaren hedapen handia dela eta bidaiari gutxiago izan da.
Sindikatuen balorazioaBestalde, greba deitu duten sindikatuek, ELA, CIM, UGT, LAB eta ESK (denak CCOO izan ezik), grebaren jarraipena % 90ekoa izan dela esan dute, geltokietako langile eta gidarien artean, eta goizeko txandako tailerreko langileen artean %80koa.
Ez dute zerbitzu minimoen ondorioz lan egin behar izan duten langileen kopurua batu datu horietan, ohiko zerbitzuaren % 48, izan ere Auzitegiek hasiera batean Eusko Jaurlaritzak ezarri nahi zuen % 60-70eko zerbitzu minimoen kopurua jaistea behartu zieten.
Raúl Mendez Bilboko Metroko LABeko delegatuak esan duenez, goizeko txandako 220 langileetatik 100ek bete dituzte zerbitzu minimoak eta beharrezkoa ez zutenen artean, lanera 10 lagun baino gutxiago soilik joan direla gaineratu du. Bilboko Metroko Segurtasun Plana
Iñaki Prego konpainiako kontseilari delegatuak esan du eguneko lehen orduan segurtasun protokolo bat martxan jarri dutela, jende pilaketak egonez gero bost kudeaketa maila ezartzeko. Horien artean, sarrerak ixtea ere aurreikusten da. Zentzu honetan azaldu du goizean goiz komunikabideei euren lana egiteko debekua eta protokoloa martxan jartzearen ondorioz izan dela argitu du.
Lanuztearen inguruko erreakzioak
Metroko sindikatuak "eskuzabalak eta Bilborekin solidarioak izateko aukera galdu dutela" esan du Bilboko alkateak, Iñaki Azkunak, San Tomas feriaren hasiera ematean. "Greba atzo eta bihar egin zezaketen, beraz, hemendik aurrera, ez diegu ezer zor".
"Gehien beldurtzen gaituenean eman digute; ekonomian", esan du Plaza Barrian egin dituen adierazpenetan. "Baina eutsiko diogu, beste batzuetan egin dugun bezala".
Esther Martinez PPko Bizkaiko Aldundiaren bozeramaileak esan du greba "txorakeria bat" dela, eta "dituzten lanpostuak izateko batzuen ahalmenak zalantzan gelditu direla" gaineratu du. "Arduragabekeria eta bizkaitarrei mehatxua izan da, izan ere, gu gara Bilboko Metroa ordaintzen dugunak".
Lanuzte gehiago urtarrilean urtarrilean beste lau lanuzte iragarri dituzte. A benduaren 28an elkarretaratzea Urtarrilaren 5, 12, 19 eta 26ean (osteguna) lanuzteak egingo dituzte.Urtarrilaren 5ean eta 19an, lanuzteak 09:45etatik 12:45etara izango dira, eta 12an eta 26ean, 05:45etatik 07:45etara.