Ekonomia -
Legebiltzarrean
Aguirre: 'Euskadik presio fiskala 3,5 puntutan handitu beharko luke'
Sailburuak iragarritakoaren arabera, 2012ko aurrekontua 10.449 milioi eurokoa da, aurtengoarekin alderatuta, % 1 baxuagoa.
Redacción
Carlos Aguirre Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak esan du Euskadik presio fiskala 3,5 puntutan handitu beharko lukeela zerga itunduen bitartez.
Aguirrek 2012ko aurrekontuen proiektua defendatu du Eusko Legebiltzarrean, talde politikoek aurkeztutako zuzenketak eztabaidatzeko saioan.
Bere hitzaldian, Aguirrek azpimarratu egin du etorkizunerako seinaleak onak ez direla eta Euskadik "bere eredua hobetu" behar duela gaineratu du. Izan ere, gaur egungo presio fiskala Europako baxuenen artean dago: kasu batzuetan, diferentzia zazpi puntukoa da.
2012ko aurrekontuak
Sailburuaren hitzean, hurrengo urterako aurrekontuak "zorrotzak dira, halabeharrez", Jaurlaritzaren diru-sarrera % 1,3 jaitsi baita. Guztira, 9.232 milioi euro bildu dituzte.
Aurrekontuen proiektua 10.449 milioi eurokoa da, aurengoa baino % 1 baxuagoa; % 2,3 baxuagoa, langileen gastuak eta Abiadura Handiko Trenaren finantziazioa alde batera utzita.