Ekonomia -

Minimo historikoa

Europako Banku Zentralak interes-tasa % 1eraino jaitsi du

Halaber, Mario Draghi italiarra buru duen Europako diru erakundeak esan du ez duela zor gehiago erosiko akordio fiskal baten truke.

Europako Banku Zentralak interes-tasa % 1eraino jaitsi du. EFE
Europako Banku Zentralak interes-tasa % 1eraino jaitsi du. EFE
Europako Banku Zentralak interes-tasa % 1eraino jaitsi du. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako Banku Zentralaren Gobernu Batzordeak ostegun honetan interes-tasak puntu laurdena jaitsi ditu, %1eraino, eurogunean atzeraldi bat izatearen beldurra dela eta.

Europako Banku Zentralak jakitera eman duenez, kreditu marjinalaren erraztasuna, egun batean bankuei diru gehigarria mailegatzen diena, % 1,75eraino jaitsi du, eta gordailu-erraztasuna, dirua ordaintzekoarena, % 25eraino; abenduaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.

Mario Draghi italiarra buru duen Europako diru erakundeak bigarren hilabetez jarraian jaitsi du interes-tasa, minimo historikoan utzita. 2009ko maiatzean eta 2011ko apirilean iritsi zen maila horretara.

Europako Banku Zentralak interes-tasak aurtengo apirilean eta uztailean igo zituen, bi kasuetan era moderatuan, puntu laurden bat aldi bakoitzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea