Ekonomia -

Goi-bileraren hasiera

Europako agintariak euroa salbatzeko eztabaidan ari dira

Goi-bilerak aukera guztiak zabalik ditu, baina zaila izango da neurriak adostea. EBko estatuburuek eta gobernuburuek lan-afari batekin eman diote hasiera goi-bilerari.

Goi-bilera ostegun arratsaldean hasiko da Bruselan. Argazkia: Efe.
Goi-bilera ostegun arratsaldean hasiko da Bruselan.
Europako agintariak euroa salbatzeko eztabaidan ari dira

00:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europako goi-bilera ostiralean hasiko da Bruselan, baina EBko Estatuburuak eta Gobernuburuak ostegunean eman diote hasiera "informala" eztabaidari.

EBko buruek Itun berri bat adostu nahi dute goi-bilera hori bukatutzat eman baino lehen. Kontrol eta zorroztasun handiagoa ezarri, euroa defendatu eta idiosinkrasia berria bat ezarri nahi dute itun berri horretan.

Itxaropen handiak jarri dituzte politikariek, analistek eta inbertitzaileek goi-bileran, izan ere, EBk egoera bideratzeko eta konfiantza berreskuratzeko izan dezakeen azken aukeretariko bat da.

Hala ere, Alemaniak goi-bileraren itxaropenak txikitu ditu, izan ere, herri askok ez dute egoeraren larritasuna ulertu.

Bilera zaila eta bizia izango da, eta gainera Erresuma Batuaren parte hartzea izango du. Erresuma Batua ez dago EBren barnean, baina bere interesak itun berrian defendatuko dituela iragarri du.

Frantziak eta Alemaniak proposamen bakarra eta negoziaezina dute: Itun edo 'Karta Magna' berri bat adostea 27 herrien artean, eta hori ezinezkoa bada, euroguneko 17 herriekin eta horretan parte hartu nahi dutenekin egingo dute aurrera.

Parisen eta Berlinen helburua martxoan Itun berria sinatzea da, onespena luzea eta zaila izan arren.

Merkelek eta Sarkozyk defizita gainditzen (% 3) duten herriei zigorrak ezarri nahi dizkiete, eta herri bakoitzeko konstituzioan agertu behar da arau hori; gainera, EBko Justizia Auzitegiak egiaztatu behar du.

Halaber, Europako Egonkortasun tresna aurreratu nahi dute, eta finantza eragiketen gaineko eta sozietateen gaineko zergak ezarri nahi dituzte.

Bestalde, Frantziak eta Alemaniak agintarien bilerak mantendu nahi dituzte krisi egoera dirauen bitartean, baina Herman Van Rompuy Europako Batzordeko presidenteak proposatutako eurobonoen aurka agertu dira.

Merkel, Sarkozy eta Draghi arratsaldean bildu dira

Europako zenbait gidari, besteak beste, Nicolas Sarkozy, Angela Merkel eta Mario Draghi goi-bilera hasi baino lehen bildu dira jarrerak adosteko.

Bilera horretan, halaber, Herman Van Rompuyk (Europako Kontseilua), Jean Claude Junckerrek (Eurotaldea) eta Jose Manuel Durao Barrosok (Europako Batzordea) parte hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea