Ekonomia -
finantza krisia
Van Rompuy EBko Itunak eta neurriak epe motzera aldatzearen alde
Europako Kontseiluko presidenteak 27 herrialdeei Itunen eta hainbat neurrien aldaketa proposatu die euroaren krisiarekin amaitzeko.
Erredakzioa
Europako Kontseiluko presidenteak EBko buruzagiei esan die etorkizun hurbilean akordio berriak egin eta neurri gehiago hartu beharko direla, "merkatuak egonkortzeko, aurrekontu diziplina indartzeko eta euroguneko herrialdeen artean batasun ekonomikoa sortzeko".
Proposamen hauekin dokumentu bat bidali die Van Rompuyk Europar Batasuneko Estatu eta Gobernu buruei, izan ere, osteguneko afarian eta ostiraleko bileran gai hauek eztabaidatu behar dituzte euroaren krisiarekin amaitzeko.
Epe motzeko neurrien artean, Nazioarteko Diru Funtsaren bi aldeko maileguen aukera egongo litzateke. Gainera, epe luzeko zorren bono komunak sortzeko aukera ere proposatu du.