Ekonomia -
BALANTZEA
Iberdrolak inoizko diru gehien irabazi du 2020an, pandemia betean
Iberdrolak % 4,2 handitu zituen iaz bere irabaziak, 3.610 milioi euroraino. Covid-19ak 238 milioi euroko eragina izan du 2020ko emaitzetan.
EITB MEDIA | AGENTZIAK
Iberdrolak inoizko daturik onenak lortu zituen iaz, pandemiak pandemia. Zehazki, % 4,2 handitu zituen bere irabaziak, 3.610 milioi euroraino, konpainiak Balore Merkatuaren Espainiako Batzordeari (CNMV) jakinarazi dionez. Irabaziak handiagoak izango lirateke, izan ere, covid-19ak 238 milioi euroko eragin negatiboa izan du 2020ko emaitzetan.
Koronabirusaren eragina aintzat hartu gabe, konpainia elektrikoak % 9,7ko irabaziak izango zitukeen.
2021ean 3.700 eta 3.800 milioi arteko mozkin garbia lortzea espero du Iberdrolak, eta 2020an 10.010,2 milioi euroko ustiapen gordina (Ebitda) izan du, 2019koa baino % 0,9 txikiagoa.