Ekonomia -

Fiskalitatea

PSEk Sozietateen Gaineko Zerga erreformatzeko txosten bat eskatu du

Sindikatuen eta enpresen ordezkariekin, Sozietatean Gaineko Zergaren erreforma propio bat egitea proposatu du Julio Astudillo PSE-EEko batzarkideak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sindikatuen eta enpresa-erakundeen ordezkarien partehartzearekin, Sozietateen Gaineko Zergaren erreforma bat burutzeko Gipuzkoako Batzar Nagusietan txosten bat egitea proposatu du Julio Astudillo PSE-EEko batzarkideak. Halaber, Bizkaian eta Araban EAJk eta PPk adostutako akordioa Gipuzkoan "inposatzeari" uko egin dio.

Sozialistek ohar baten bidez jakitera eman dutenez, gipuzkoarrek berauek euren enpresak, karga-tasak, dedukzioak eta hobari-fiskalak aztertu behar dituzte. Hori dela eta, Astudilloren esanetan, "premiazkoa" da erreformari ekitea, "enplegua sortzeko, enpresen lehiakortasuna hobetzeko, ekintza ekonomikoa suspertzeko, ihes fiskalaren aurka borrokatzeko eta Foru Ogasunaren diru-bilketa hobetzeko".

Sozialistek proposatu dute Foru Aldundiko Ogasun eta Finantza Saileko ordezkariek batzorde-txosten horretan modu egonkor batean parte hartzea eta baita Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasuneko Saileko, sindikatuetako eta enpresen kideek ere agerraldiak egitea.

Halaber, auzi honetan adituak diren lagunak eramatea izango dute helburu. Azkenik, batzorde-txostenaren ondorioak Gipuzkoako Aldundira eta Koordinazio Ogasun Organora bidaliko lituzkete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea