Ekonomia -

Krisiagatik

BBVAk hipoteken baldintzak 'malgutu' dizkie 45.000 familiari

Kuota atzeratzea eta hipoteka ordaintzeko epea 40 urteraino luzatzea dira banketxeak eskaintzen dituen neurrietako batzuk.

Kaleratzeen kontrako protesta bat. Argazkia: EITB
Kaleratzeen kontrako protesta bat.
Kaleratzeen kontrako protesta bat. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

BBVAk hipotekak ordaintzeko baldintzak ‘malgutu’ dizkie 45.000 bezerori krisiak eragindako egoerari aurre egin eta maileguak ordaintzen jarraitu ahal izan dezaten, erakundearen datuetan azaltzen denez.

Izan ere, Francisco Gonzalez buru duen banketxeak krisi garaian hipoteka ordaindu ezin dutenei zuzendutako neurri sorta bat aurreikusten du. Besteak beste, Kuota atzeratzea eta hipoteka ordaintzeko epea 40 urteraino luzatzea dira banketxeak eskaintzen ditu.

Era berean, BBVAren bezeroak 36 hilabete egon daitezke soilik interesak ordaintzek.

Gainera, 44.000 kontsumorako maileguren baldintzak ere ‘malgutu’ dituzte eta inbertsiora zuzendutako 15.000 kreditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea