Ekonomia -

LANA

Banatzaileak soldatapeko langileak izateko aurreakordioa lortu dute

Auzitegi Gorenak langile horiek autonomo faltsuak direla onartu ondoren, behargin horien inguruko araudia prestatzen ari da PSOE eta Unidas Podemos alderdiek osatzen duten koalizio gobernua.

Glovoren banatzaile bat, bizikletan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia
Glovoren banatzaile bat, bizikletan
Glovoren banatzaile bat, bizikletan. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak, patronalak eta sindikatuek aurreakordioa lortu dute plataforma digitalen banatzaileek ("rider" izenarekin ezagutzen dituzte) soldatapeko langile gisa har ditzaten.

Gainera, atzo egindako bileran, plataforma digitaletako banatzaileak lan merkatuan sartzeko proposamena aurkeztu zuten enpresaburuek. Gaur egun, banatzaile gehienak autonomoak dira.

Atzokoa aldeen arteko azken bilera izan zen, urtarrilaren amaieran Gobernuak legearen testuari proposamenak egitea eskatu ostean. Espainiako Gobernuak azaldu duenez, mahai gainean jarritako proposamenak biltzen dituen dokumentu bat bidaliko die eragile sozialei.

Legeari azken ukituak ematen ari dira, eta litekeena da Ministro Kontseiluak laster onartzea. Hala ere, gaur-gaurkoz ez dago datarik aurreikusita.

Iragan irailean argitaratutako epaian, Glovoren banatzaileak autonomo irregularrak direla aitortu zuen Auzitegi Gorenak. Epaimahaiaren esanetan, Glovo ez da bitarteko hutsa saltokien eta banatzaileen arteko zerbitzuen kontratazioan, baizik eta enpresa bat, errekadu eta mezularitza zerbitzuak eskaintzen dituena, zerbitzu hori emateko funtsezko baldintzak finkatuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Lana albisteak Espainiako Gobernua Ekonomia Albisteak Gaur Albisteak Sindikatuen azken ordukoa