Ekonomia -

INEren datuak

Hipotekek % 45 egin dute behera irailean EAEn

Hipoteken kontratazioa etenik gabe ari da beheraka, 17 hilabetetan jarraian jaitsi da adierazlea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den irailean EAEn 1.448 hipoteka kontratatu ziren, urte arteko tasari begiratuta % 45,6 jaitsi dira, Estatuko Estatistika Insitutuak jakinarazi duenez.

Etxebizitzen hipotekentzat eskatutako kapitalaren batez bestekoa 208,1 milioi eurokoa izan da, iazko irailekoa baino % 49,7koa.

Gauzak horrela, EAEko hipoteken batez bestekoak 143.743 euroak gainditu ditu, 2010eko irailean baino % 7,6 gutxiago.

Lurraldekako datuei erreparatuz gero, Araban 203 hipoteka sinatu ziren irailean, Bizkaian 629 eta Gipuzkoan 616.

17 hilabete beheraka

Etxebizitzen hipoteka kopurua % 42 jaitsi da irailean, 30.808 arte jaitsi da. Estatuko Estatistika Institutuaren arabera, adierazle honek urte arteko datuei erreparatuta 17. beherakada jasan du.

Abuztuko datuekin alderatuz gero, hipoteken sinadurak % 5,4 egin du gora, 2003az geroztik izan duen bigarren mailarik baxuenean.

Etxebizitzen maileguen batez bestekoa, berriz, 111.934 eurokoa izan da, joan den urtean baino % 6,3 txikiagoa eta abuztukoa baino % 4,7 handiagoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea