Ekonomia -

MOBILIZAZIOAK

Hego Euskal Herriko pentsiodunek otsailaren 13ko manifestazioei eutsi diete

Datozen egunetan eskutitzak bidaliko dizkiete Sanchezen Gobernuari, sindikatuei eta alderdi politikoei, pentsioen erreformaren aurka.

Pentsiodunen elkarretaratze bat Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE
Pentsiodunen elkarretaratze bat Gasteizen
Pentsiodunen elkarretaratze bat Gasteizen. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hego Euskal Herriko pentsiodunek eutsi egin diete otsailaren 13rako Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean deitutako mobilizazioei. Mobilizazio horietan eskatuko dute euren aldarrikapenak —gutxieneko pentsioa 1.080 eurokoa izatea eta jasangarritasun faktorea ezabatzea, besteak beste— Toledoko Itunean jasotzea. Halaber, datozen egunetan eskutitzak bidaliko dizkiete Pedro Sanchezen Gobernuari, UGT eta CCOO sindikatuei eta alderdi politikoei, pentsioen erreformaren aurka.

Gainera, otsailaren 13ko mobilizazioei begira, gutunak bidali dituzte Estatuko pentsiodunen plataformetara, beren hirietan eta herrietan antzeko mobilizazioak deitu edo babestu ditzaten. Ildo horretan, plataforma batzuek horretarako "borondatea eta prestutasuna" agertu omen diete.

Iragan ostegunean Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako pentsiodunen mugimenduko ordezkariek telematikoki egin zuten bileraren berri eman die kolektiboak asteleheneko elkarretaratzeetan bildutakoei. Bilera horretan, pentsioen, lan harremanen eta eskubide sozialen arloan dagoen "egoera larria" salatu zuten.

Hori guztia dela eta, mobilizatzearen eta protesta soziala Euskal Autonomia Erkidegora eta Estatura zabaltzeko beharra azpimarratu dute pentsiodunen mugimendutik. Iragan astean, esaterako, Osakidetzako langileen mobilizazioekin bat egin zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Donostia Iruñea Gaurko albisteak Nafarroan Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainiako Gobernua bideoak Ekonomia berriak Gaurko titularrak Gasteiz berriak Gaurko azken orduko albistea Manifestazioak Pentsioei buruzko albisteak 2024