Ekonomia -
Bisitari kopuruak, gora
2011 turismoaren historiako urte onena izatea espero du Jaurlaritzak
Iaz baino % 5,5 turista gehiago etorri dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoara urtarrila eta urria artean, eta dagoeneko 28 hilabetez jarraian igo da turista kopurua.
Erredakzioa
Bi milioi turista baino gehiago etorri dira EAEra urtarrila eta urria artean, iaz baino % 5,5 gehiago, eta Jaurlaritzak espero du 2011 turismoaren historiako urte onena izango dela.
Eusko Jaurlaritzaren Turismo Saila gustura agertu da urriko datuengatik, Eustatek zabaldu berri dituen datuengatik, alegia. Izan ere, turismoaren hazkundea "geldiezina" omen da, 28 hilabetez jarraian hazi ondoren.
Bernabe Unda Turismo sailburuak duela gutxi esan zuen ETAk jarduera armatua utzi ondoren Espainiara joaten diren hamar turistetatik bat Euskal Herrira etortzea espero zuela.
Agiri batean Jaurlaritzak azaldu duenez, EAEn Espainian baino gehiago ari da hazten turismoa, Estatuan hazkundea % 4,7koa izan baita.
Gaua igarotzen dutenen kopuruak ere gora egin du, % 6,3 hain zuzen ere, eta 2011ko urria "historiako onena izan da atzerriko bisitariei dagokienean".
Bi milioi turista baino gehiago etorri dira EAEra urtarrila eta urria artean, iaz baino % 5,5 gehiago, eta Jaurlaritzak espero du 2011 turismoaren historiako urte onena izango dela.Eusko Jaurlaritzaren Turismo Saila gustura agertu da urriko datuengatik, Eustatek zabaldu berri dituen datuengatik, alegia. Izan ere, turismoaren hazkundea "geldiezina" omen da, 28 hilabetez jarraian hazi ondoren.Bernabe Unda Turismo sailburuak duela gutxi esan zuen ETAk jarduera armatua utzi ondoren Espainiara joaten diren hamar turistetatik bat Euskal Herrira etortzea espero zuela.Agiri batean Jaurlaritzak azaldu duenez, EAEn Espainian baino gehiago ari da hazten turismoa, Estatuan hazkundea % 4,7koa izan baita.Gaua igarotzen dutenen kopuruak ere gora egin du, % 6,3 hain zuzen ere, eta 2011ko urria "historiako onena izan da atzerriko bisitariei dagokienean".