Ekonomia -

Krisi ekonomikoa

Espainiaren kalifikazioa mantendu du S&P agentziak

"Erreformak ezartzeko lana erraz dezake PPk lortutako gehiengo argiak", adierazi du txostenean, baina hazkunde ekonomikoaren "aurrikuspenak ahulak" direla errepikatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nahiz eta Alderdi Popularrak garaipen argia lortu igandeko hauteskundeetan, Espainiako zorraren kalifikazioa bere horretan utziko duela iragarri du gaur Standard & Poors agentziak.

"Erreformak ezartzeko lana erraz dezake PPk lortutako gehiengo argiak", adierazi du agentziak txostenean, baina hazkunde ekonomikoaren "aurrikuspenak ahulak", langabezia handia eta lan-merkatuaren zurruntasuna ggorarazi ditu.

Hauteskunde-kanpainan Mariano Rajoyk iragarritako neurriak gogorarazi ditu Standard & Poor's-ek notan. Lehentasunen artean, defizita murriztea eta langabezia-tasa handiari aurre egitea aipatu zituen PPko buruzagiak.

Iragan urrian Espainiaren kalifikazioa jaitsi zuen agentziak, AAtik AA-era, perspektiba negatiboarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea